Apirilean, Solasaldiak gehigarrian, Gloria Totoricaguenari elkarrizketa
egilea: Administrazio Hizkeraren Arloa,
Gloria Pilar Totoricaguena Egurrola (Boise, Idaho, 1961) Gernikatik Idahora joandako familia handi batean jaio zen. Euskalduna eta amerikarra izaki, etxean euskaraz eta gaztelaniaz bizi ziren, eta Gloriak eskolan eta kalean ikasi zuen ingelesez.
Oinkari dantza taldean ibili zen 1975etik 1986ra, urte haiek euskal identitatearekiko duen interesa eta konpromisoa areagotu besterik ez zuten egin.
2026ko otsailaren 10ean Gloriak agerraldia egin zuen Boiseko Kapitolioan ikurrinaren defentsa sutsua eginez: “Hauxe da euskaldunon bandera, ikurrina, Boiseko udaletxean ageri dena, 100 urte baino gehiago daramatza Idahon bateko udalerrian eta besteko parke eta eraikin historikoetan. Euskal Herrian bertan baino lehenago, legezkoa izan zen Idahon. Ikurrinak komunitatea egiten laguntzen digu. Inoiz ez da batasunaren aurkakoa izan. Are, bake sinboloa dugu: Jaialdi festibala ikusi besterik ez duzue”.

Gauzak horrela, emakumeen lidergoa, gazteen ahalduntzea eta euskal diasporaren eta Euskal Herriaren arteko loturak sendotzeko konpromisoari eusten dio, eta bere ibilbide oparoaren aitorpen gisa, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria eta NABO erakundearen Bizi Emankorra saria jaso zituen 2025ean.
[Elkarrizketa osorik, Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 132. zenbakiarekin batera, Solasaldiak gehigarrian.]










