Hornidurak. Zer jakin behar dugu?
Elektrizitatea eta gasa funtsezko zerbitzuak dira, eta horien hornidura, kalitatea, jarraitutasuna eta segurtasuna bermatu behar dira. Beharrezkoa da alderdi garrantzitsuenak ezagutzea, egoera berezietara egokitutako aukera bat egin ahal izateko; beharrezkoa da, halaber, kolektibo kalteberenak babestera bideratutako neurriak ere ezagutzea.
Erosketak eta zerbitzuak
Zer ikasiko duzu ikastaro honetan?
- Horniduretan egin ohi den etxeko gastuari buruz hausnartuko dugu.
- Aparatu efizienteenak bereizten ikasiko duzu, energia-etiketak eskaintzen duen informazioan oinarrituta.
- Tarifa-motei eta merkatuan dauden aukerarei buruzko informazioa emango dizugu.
- Fakturetan agertzen diren kontzeptuak aztertuko ditugu.
- Gizarte-bonu termikoa eta elektrikoa eskuratzeko beharrezkoak diren baldintzak ezagutuko dituzu, baita bonu hori baliatzeko eman beharreko urratsak ere.
Talde-dinamika da, bertaratutako pertsonek, kasu errealetatik abiatuta, kontsumo-arazoak konpontze aldera modu posibleak ikasteko.