Gure blogera harpidetu nahi duzu? Jakizu nola
egilea: Irene Fernandez Maiztegi,
Administrazio Hizkera Argia bloga ezagutzen baduzu, jakingo duzu hamabostean behin post bat argitaratzen dugula euskaraz eta beste bat gaztelaniaz. Post horien berri IVAPeko sare-sozialetan ere ematen dugu, baina bada modu bat zerbait argitaratzen dugun bakoitzean zure mugikorrean abisua jasotzeko: adi IVAP aplikazioan blogeko harpidetza egitea, hain zuzen.
Post honetan azalduko dizugu harpidetza egiteko zein pausu jarraitu behar dituzun. Oso erraza da, ikusiko duzu!

Eta prest: harpidetza eginda. Une horretatik aurrera, blogean zerbait argitaratzen dugun bakoitzean abisu bat helduko zaizu mugikorrera.
Adi IVAP aplikazioan, orain arte blogean argitaratu ditugun post guztiak ikus ditzakezu. Pantailaren goiko aldean, eskuinean, dagoen menua klikatuz gero, 2016tik aurrerako urteak agertuko zaizkizu (urte horretan sortu zen gure bloga). Nahi duzun urtea eta kategoria aukeratzen badituzu, urte horretan kategoria zehatz horretan argitaratutako postak ikusiko dituzu. Bilaketak egiteko modu erraza da.
Eta edozein momentutan harpidetza kendu nahi izanez gero, hasierako menuan Ezarpenak atalera joan eta Blog-a jartzen duen lekuan klikatu (urdinez egongo da harpidetuta bazaude).
Pantaila horretan, aplikazioa zein hizkuntzatan ikusi nahi duzun aukeratu dezakezu. Euskara hautatzen baduzu, euskaraz argitaratu ditugun postak ikusiko dituzu soilik. Eta gaztelania aukeratuz gero, hizkuntza horretan argitaratutakoak. Bi hizkuntzetan argitaratutakoak batera ikusteko modurik ez dago, tamalez. Eta litekeena da batzuetan posta hizkuntza bakarrean argitaratuta egotea.
Azaldu dizugu nola harpidetu blogean urratsez urrats. Erabilgarria izan bazaizu, harpidetu eta jaso aldiro-aldiro argi idazteko gure gomendioak.
Jarraibideak PDF formatuan deskargatu nahi izanez gero, hemen esteka: Blogera harpidetzeko jarraibideak (PFD, 320 KB)











