Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Uztailaren 21, 22 eta 23an, OGP Euskadiren 2. eta 3. Konpromisoen Foro Irekia online egingo da

OGP

egilea: Pegip 2020, 

Uztailaren 21, 22 eta 23an OGP Euskadiren 2018-2020 Planeko 2. Eta 3. Konpromisoen Foro Irekia egingo da, online eta aurretik izena emanda.

Herritarren parte-hartzearen berrikuntzarekin eta euskal administrazioen datu irekietatik sortutako zerbitzu berriekin lotutako esperimentuak eta ikaskuntzak partekatuko dira. Iraupen laburreko online saioak izango dira, gobernuek irekian lan egiten nola ikasten duten jakiteko.

Jarraian zehazten da egun bakoitzeko programa:

  • 1 saioa (Uztailak 21, 11:00 - 12:00): "Esperimentazioa eta ezagutzen partekatzea, eremu publikoa eta amankomunekoa dena hobetzen laguntzeko"

Herritarren parte-hartzeak ongizatea eta osasuna sortzen ditu, eta ondo diseinatuta egonez gero, administrazio publiko eraginkorragoa ahalbidetu dezake. Erresilientzia bere gakoetako bat izan behar du, bai eta eragile sustatzaile bakoitzaren behar eta baliabidetara etengabeko berrikustea eta egokitzea ere. Hauek izango dira solasaldi honetan jorratuko ditugun gaietako batzuk.
Konpromiso 3aren baitan garatutako 4 pilotoek hartuko dute parte saioan (Etorkin Rekalde; Herritarren parte-hartze prozesuen ahalmen salutogenikoa; Partaidetzazko aurrekontuak; thinking Fadura), bai eta 2019ko Elkarlan Sariek ere (EHKOlektiboa; GOIAN).

  • 2 saioa (Uztailak 22, 11:00 - 12:30): "Ilab-a: parte-hartzearen berrikuntzan elkar-laguntzeko eta ikasteko komunitatea"

Ilab-a partaidetza egiteko modu berriak ikertu, probatu, ikasi eta eraikitzeko laborategia da. Sarean lan egiteko proposamena da, partaidetzaren edukietan, moduetan, eragileetan eta zergatietan bide berriak bultzatzeko. Ilab proiektua aurkeztuko dugu eta haren ahalmen eraldatzaileari buruz mintzatuko gara.
Konpromiso 3 Taldeko kideek hartuko dute parte saioan.

  • 3 saioa (Uztailak 23, 11:00 - 12:30): "Datu irekiak: administrazioek bat egiten dute beren datuak zabaldu, zerbitzu berriak eskaini eta gizartearen erabilera sustatzeko"

Jabier Bikandik, Eusko Jaularitzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria, ongietorria emango du, eta Nuria Portillok, Gobernu Irekia Katedraren zuzendaria Valentziako UPVen, lehendabiziko hitzaldia egingo du. Jarraian, proiektuan parte hartu duten teknikariek azalduko dute nola egin duten elkarrekin lan administrazioek 27 datu-multzo irekitzeko eta zerbitzuak datu irekiekin sortzeko. Azkenik, Pablo Aretxabalak, datu-berrerabiltzailea, datu berrerabilpenaren bizipen bat eskainiko du, hain zuzen, COVID-19aren larrialdi sanitarioaren abagunean.

Aipatutako pertsonekin batera, Konpromiso 2 Taldeko kideek parte hartuko dute saioan.

Saioetan parte-hartzeko interesa baduzu eman ezazu izena esteka honetan.

Informazio gehiago OGP Euskadi webgunean.