Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Covid19-ren eragina euskadi.eus atari-sarean eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan

Covid19-ren krisi honetan euskadi.eus atari-sareak garrantzi handia hartu du herritarren bizitzan, bai Covid19-ri buruz informatzeko garaian, bai Eusko Jaurlaritzarekin tramiteak egiteko garaian ere.

Covid Euskadi.eus

egilea: Kristian del Barrio, 

Euskadi.eus atari-sarea

Alarma-egoera ezarri eta ondorengo 3 hilabetean izandako bilakaera, 2019. urtearen epe berarekin alderatuta:

Bisitak %12 baino gehiago igo dira (7 miloi bisita gehiago orrietara) eta saioek ere hazkunde handia izan dute (%40). Bi datu horiek erabilpenaren neurria ematen digute eta nabarmen gelditzen da Covi19 krisi honetan herritarrak euskadi.eus atarietara askoz gehiago jo dutela informazioaren eta zerbitzuen bila.

Erabiltzaile berrien datua ere oso ona da (%30ko igoera). Honek adierazten digu herritar berri gehiago hasi direla erabiltzen Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak.

Gehien bisitatutako zerbitzu eta informazioaren artean Covid19-ren ingurukoak leku nabarmena hartu du. Beraz, euskadi.eus herritarrentzat Covid19 krisiaren inguruko informazio-iturri garrantzitsu bat bihurtu da.

Herritarrentzat informazio-iturri diren eduki horien artean, ondorengoak nabarmendu ditzakegu: Covid19-ren datuen bilakaera, Covid19-ren informazio orokorra, COVID-19 datuen mapa-interaktiboa

Covid19-ren inguruko eduki horiek 5 miloi bisita baino gehiago erakarri dute. Hasierako asteetan izandako hazkundea argia da baina, jaitsieraren osteko datuak ez dira txarrak. Oraindik ere, ekaineko datuak aztertuta, herritarrentzat informazio interesgarria da (astean 200.000 bisita inguru erakartzen dituzte).

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa

Alarma-egoera ezarri eta ondorengo 3 hilabetean izandako bilakaera, 2019. urtearen epe berarekin alderatuta:

Hazkundea oso handia da alor guztietan. Erabilpenena (bisitak eta saioak) %160 baina gehiago hazi da eta bestetik ere, herritar berri askok (%133ko hazkundea) erabili dute egoitza elektronikoko zerbitzuren bat.

Ohiko zerbitzuek hazkunde handia izan dute, batez ere Nire karpeta (espedienteen jarraipena), tramiteen bilatzailea eta tramitazio elektronikorako inprimakiak. Azken hauen artean, Erregistro elektroniko Orokorrak eta kontaktu-postontziak, oso gorakada handia izan dute.

Prozeduren artean, ERE/ERTE izan da epe tarte honetan bisita gehien izan duen prozedura-fitxa.

Toki nabarmena duten beste edukiak: Epeak mozten direla ohartzen zuen edukia eta Administrazio Orokorreko lan-poltsak.

Tramitazio elektronikoaren bilakaera

Nabarmen igo da tramitazio elektronikoa alarma-egoera ezarri zenetik, bai zenbatekoan baita pisua erlatiboan ere:

Aurreko 3 hilabetetan:

Ondorengo 3 hilabetetan:

Joerari dagokionez, igoera batez ere hasierako 4 asteetan eman da. Ondoren, alarma egoera baino lehenagoko asteen joera eta zenbateko berdintsuak izan dira.

ERE/ERTE prozedurak eta covid19 diru-laguntzek erakarri dute tramitazio elektronikoaren hazkundea.

Nabarmentzekoa da ere ohiko diru-laguntza batzuek izan duten hazkundea tramitazio elektronikoari dagokionez; hala nola, seme-alabak izateagatik diru-laguntzak (%22) eta lana eta familia uztartzeko diru-laguntzak (%73).

Beste ohiko prozedurak aldiz, logikoa dirudien bezala, jaitsi egin dira: trafiko isunak eta lantokiak irekitzekoak, adibidez.