Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak eta prozedurak digitalizatzeko planifikazioa egin da

Zerbitzu elektronikoen eskaintzaren txostena tableta batean erakusten da

egilea: Pegip 2020, 

Azken legealdietan, Eusko Jaurlaritzak ahalegin handia egin du administrazio-prozeduretan izapide elektronikoak garatu eta martxan jar daitezen. Lan horren ondorioz, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren sailek, organismoek eta erakunde publikoek kudeatzen dituzten prozeduren artean bi heren inguru prest daude horien gaineko interesa duten pertsonekin bide elektronikoen bitartez aritzeko eta izapide guztiak elektronikoki egiteko, are erakundearen barruan ere.

Oraindik izapidetze elektronikoa guztiz finkatuta ez duten prozeduren heren hori digitalizatzeko, Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoak (PEGIP 2020) honako proiektu hau dauka, zehazki, “3.3. Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu elektronikoen eskaintza osatzea”, honako helburu hauek lortzeko:

  1. Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateko eskubidea bermatzea
  2. Zerbitzuen kalitatea hobetzea eta herritarren eta enpresen administrazio-kargak murriztea

Hala, proiektu honek Zerbitzuak Digitalizatzeko Plan bat egin dadila planteatzen du. Bertan, Eusko Jaurlaritzako sail, organismo eta erakundeetan oraindik izapidetze elektronikoa guztiz finkatuta ez duten zerbitzuak eta prozedurak identifikatu behar dira, eta horiek digitalizatzeko prozedura planifikatu, zerbitzu eta prozesu guztiek izan dezaten digitalizaziorako data jakin bat, zerbitzu elektronikoen eskaintza osatzeko PEGIP 2020ren denbora-esparruan.

Honela, Zerbitzuak Digitalizatzeko Plana (PDS 2018-2020) burutu da, oraindik digitalizazio-maila egokia lortu ez duten Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu eta prozeduren digitalizazioa proposatzen duena urtean urteko banaketa honen arauera:

Sailak

digitalizazioa sailetan

Organismo eta erakunde publikoak

digitalizazioa organismo eta erakunde publikoetan


Digitalizatu gabeko zerbitzu eta prozedura bakoitza digitalizatzeko plangintza zehaztua Zerbitzuen Digitalizazio-Plana 2020 (PDF, 2,8 MB) dokumentuan kontsulta daiteke.

DACIMAk hiru hilean behin Zerbitzuak Digitalizatzeko Plan honen jarraipen-txostena egingo du. Bertan, planaren betearazpenari eta zerbitzu eta prozeduren digitalizazio-mailari buruzko informazio eguneratua jasoko da.

Halaber, “3.3. Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu elektronikoen eskaintza osatzea” proiektuaren informazio zehaztua euskadi.eus-eko proiektuaren fitxaren “Aurrerapena eta segimendua” atalean kontsulta daiteke.