euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Kontzertu eta jaialdiak: Ez zaitzatela engainatu sarrerak erosterakoan!

egilea: Kontsumobide, 

Azkena Rock Festival eta BBK Live uda garaian jendearengan ikusmin handia pizten duten musika-ikuskizunetako batzuk dira. Oraindik sarrerarik erosi ez baduzu edo beste musika-jaialdi edo kontzerturen batera joatea pentsatu baduzu, adi ibili sarrerak erosteko webgunea aukeratzerakoan. Presiopean jarduten baduzu edo letra xehea irakurri gabe, ezustekoren bat hartu dezakezu azken prezioan.

Ez da berria webgune baten kontra erreklamazioak aurkeztea espero dena baino gehiago kobratu dutelako. Izan ere, zenbait transakziok poliziarenean salaketa bat jarrita bukatzen dute ustezko iruzurra egiteagatik. Ezustekorik ez izateko, onena da sarrerak antolakuntzak iragartzen dituen kanal ofizialetan erostea, eta aurrez, erreserba gisa, ikuskizunaren behin betiko prezioa, eguna, ordua eta tokia egiaztatu aurretik, ez ezer ordaintzea.

Baina, hala ere sarrerak erosteko kanal ez ofizial bat hautatzen baduzu, hemen gomendio batzuk.

Erosten hasi aurretik

  • Egiaztatu zer webgune mota den: ikusi sarrerak zuzenean saltzen dituen edo sarrerak saldu eta erosi nahi dituzten partikularren arteko trukerako plataforma bat den. Azken kasu horretan, arazoren bat sortuz gero, webguneak bere erantzukizuna mugatzeko aukera du.
  • Begiratu enpresaren datuak ageri diren: webgunean enpresaren helbideak azaldu behar du. Espainian ordezkaritzarik ez badu edo EBko kide ez den herrialde batean kokaturik badago, hala nola Suitzan, arazo gehiago izan ditzakezu erreklamazioak egiteko garaian.
  • Irakurri baldintza orokorrak:
    • Informatu sarrerak baliogabetu edo alda ditzakezun.
    • Jakin enpresak salmenta-baldintzak aldatzeko eskubiderik baduen; esate baterako, kontzerturako hautatu duzun jarlekua aldatzeko.
    • Arreta berezia jarri desadostasunetarako zer legeria aplikatuko den eta zer auzitegitara jo behar duzun jakiteari, konpainia auzitara eraman nahi baduzu ere. Urrutiko herrialdeak ageri badira, esate baterako AEBtako Deleware estatua, pentsatu bi aldiz erosi aurretik.

Erosten ari zaren bitartean

  • Ez zaitzatela behartu. Ez egin jaramonik sarrerarik gabe geratzeko arriskua duzula dioten mezuei. Honelako esaldiekin: “sarrerak agortzear daude”, “sarreren % 1 baino gutxiago geratzen da”, “eskaria handia da” edo “sarrerak erosteko ilaran zaude” erosketa pentsatu gabe egitea nahi dute. Atzerako kontaketa ere izan dezake web-orrialdeak, une horretan erosketa egiten ez baduzu erreserba galduko duzula ziurtatzen dizuna. Ez iezaiozu kasurik egin.
  • Jarri arreta prezioari: egiaztatu azken prezioa ageri dela. Kopuru bat ageri bada subtotal gisa, eta, horretaz gain, “gehi erreserba, bidalketa eta BEZa” jartzen badu, jakitun izan azken kopurua nabarmen igoko zaizula. Ezustea areagotu egingo zaizu sarrerak bidali eta irakurtzen duzunean benetako prezio ofiziala zuk ordaindu duzuna baino dezente gutxiago zela.
  • Ez sartu zure txartelaren daturik azken preziorik ez badakizu. Informazioa sartu eta jarraituri ematen badiozu, zure kontuan kargatuko dizute eta ezingo duzu atzera egin.

Erosketa bukatzen duzunean

JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana