Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bilgunea

Bilgunea katalogo kolektibo bat da. Euskadiko liburutegi publiko zein pribatuetan dauden liburu, musika, zinema, aldizkari eta beste material bibliografikoen milaka erregistro bilatzeko aukera eskaintzen du.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak koordinatzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde nagusietako liburutegien lankidetzari esker etengabe eguneratzen da.

Euskadiko Liburutegi Sistemako liburutegiei informazio bibliografikorako sarbidea bermatzeko helburuarekin sortua —Euskadiko Liburutegiei buruzko Legearen 9. artikuluak zehazten duen bezala—, Bilguneak erregistro eguneratuak eskaintzen ditu, parte hartzen duten erakundeek urtero bidaltzen dituzten datuei esker.

Erakunde bakoitzak bere katalogazio-sistema erabiltzen badu ere (Koha, Sierra, Janium…), informazio guztia AbsysNET OPAC bateratuan kontsultatu daiteke.

EAEko Administrazio Orokorraren eta beste erakunde batzuen arteko Lankidetza-Hitzarmenak