Bilboko Burtsa

Euskal finantza-sistemaren baitan, funtsezko erakundea dugu Bilboko Burtsa. 1980ko uztailaren 21ean sortu zenetik, Euskadiko industriazko eta finantzazko jardueraren garapenari erabat lotuta agertu da, eta inbertsio-egitasmoetarako finantziazioa lortzeko bide ere izan da. Hau guzti hau dela eta, egun estatu espainiarreko burtsa-merkatuan pribilegiozko egoera du Bilbokoak.

Gainera, Bilboko Burtsak orain arte burtsek izan duten ohiko papera gaindituz, enpresa bihurtu zaigu egun, eta bere bezeroen beharrizanei aurre egiteko moduko balio erantsiko zerbitzu-eskaintza zabala duena gainera.

Honako hauek dira Bilboko Burtsako sozietate zuzendaria osatzen duten zortzi konpainiak: Banesto, BBVA, BSCH, Chase Manhattan Bank, Fineco, Mercagentes, Norbolsa eta Galeainvest.

Bestelako informazioa lortzeko, hona helbideak:

- Bilboko Burtsa
- Comisión Nacional del Mercado de Valores
- Madrileko Burtsa
- Bartzelonako Burtsa
- Valentziako Burtsa 
- Londreseko Burtsa
- Pariseko Burtsa
- New Yorkeko Burtsa
- Tokyoko Burtsa 
- Nasdaq

Azken eguneratzea: 2016/09/01