Biktimei arreta
Badakigu informazio jakin bat jasotzea garrantzitsua dela biktima gisa egoera lasaitasunez bizitzeko eta zure eskubideak erabiltzeko.
Legeak aurreikusitako kasuetan espetxe-baimenen berri jaso nahi izanez gero, zuzenean Eusko Jaurlaritzari eska diezaiokezu, horretarako gaitutako kanalen bitartez:
Telefonoz: 945 01 66 28
Posta elektroniko bidez: atencionvictimas@euskadi.eus
Gure taldeak erantzun pertsonalizatua emango dizu, zalantzak argituko dizkizu eta legez jasotzea dagokizun informazioa eskaini, betiere datuen konfidentzialtasuna eta babesa behar bezala bermatuta.
Eusko Jaurlaritzak biktimei laguntzeko eta babesa emateko konpromisoari eusten dio, arreta hurbila, errespetuzkoa eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitua eskainita.
Informazio gehiago nahi baduzu edo informazioa jasotzeko eskubidea erabili nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Zure esanetara gaude laguntzeko.
Azken aldaketako data: