Osasun Saila

Beste debeku eta gomendioak

(COVID-19) Koronabirus berriaren inguruko galdera eta erantzunak

Terrazetan edo bide publikoan erretzea edo lurruntzea

Bide publikoan edo aire zabaleko espaziotan erre ahal izango da pertsonen artean gutxienez 2 metroko distantzia errespeta daitekeenean soilik. Tabakoa arnasteko beste edozein dispositiboren erabilerari ere aplikatuko zaio muga hori, hala nola zigarreta elektronikoei, lurrungailuei, ur-pipei, pipei edo antzekoei.

Nolanahi ere, gogorarazten da ezen, orain arte eskuragarri dagoen ebidentzia zientifikoaren arabera, erretzaileek erretzaile ez direnek baino arrisku handiagoa dutela COVID-19ren sintoma larriak garatzeko eta arrazoi horrengatik hiltzeko. Erretzea, gainera, birusa transmititzeko arrisku gehigarria da, bai erretzaileentzat, bai inguruan daudenentzat. Hori dela eta, Osasun Sailak tabakorik ez kontsumitzea gomendatzen du.

 

Mahai bakoitzean aire libre zabaleko gune batean (ez bide publikoa, pribatua baizik) erre daiteke?

Bai, baina erretzailearen ardura da erretzen den bitartean hurbilen duen pertsonatik gutxienez bi metroko distantzia gordetzea.

  • “2.4.- Ezin izango da erre bide publikoan edo aire zabaleko espazioetan, ezin bazaio pertsonen arteko 2 metroko gutxieneko distantziari eutsi. Tabakoa arnasteko beste edozein dispositiboren erabilerari ere aplikatuko zaio muga hori, hala nola zigarreta elektronikoei, lurrungailuei, ur-pipei, pipei edo antzekoei.

 

Mahaien gunetik kanpo dagoen kanpoaldeko espazio pribatu batean zutik egon arren, pertsona batek erre dezake?

Bai, baldin eta beste edozein pertsonarekiko gutxieneko bi metroko distantzia bermatzen bada.

Azken aldaketako data: