Besaldi 2026: zer dugu aurretik?
Besaldi 2026: zer dugu aurretik?

Besaldi -
Besaldik urtea dokumentu baten argitalpenarekin hasi du (lehenengo LinkedIneko profilean eta ondoren webgune honetan). Dokumentu horren bidez, Enplegu eta Inklusio Politiken Ebaluazio Organoak 2025ean egindako ibilbidearen eta lortutako lorpenen deskribapen laburra eta balorazio subjektiboa egin eta partekatu nahi ditu. Horrez gain, une honetan duen gaitasunaren eta testuinguruaren arabera, 2026rako ezarri nahi dituen helburuak eta horiek lortzeko aurreikusita dituen urrats nagusiak ere identifikatzen ditu.
2025eko abenduan zirriborro labur-labur bat partekatu zen, eta 75 erantzun baino gehiago jaso ziren (gabon garaian). Erantzun horiek oso lagungarriak izan zaizkigu, eta ekarpen horiei esker, bertsio eta ekarpen berriak lantzen aritu gara 2026ko urtarrilaren 21era arte.
2026an, Diru sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako Euskal Sistemari buruzko txosten orokorra lantzea eta aurkeztea izango da Besaldiren jardunaren ardatz Nagusia eta lehentasunezkoa. Jarduera horrek sinergia bereziak ditu Besaldik sustatzen duen enplegu eta inklusio politikak ebaluatzeko Eguía Careaga Fundazioaren programarekin, eta hori ikusgarri egongo da enplegu eta inklusio politiken ebaluazioari eskainitako web atari batean, Era berean web atari hori Besaldiren egungo webgunean txertatua egongo da.
Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, enplegu eta inklusio politiken ebaluazioari lotutako ikerketa , prestakuntza eta transferentzia jarduerak sustatu eta koproduzituko ditugu, eta, horrela, enplegu eta inklusio politiken ebaluaziorako sare egituratu bat eta erreferentziazko polo akademiko, unibertsitario eta zientifiko bat sortzeko bidean aurrerapausoak emango ditugu.
Bestalde, 2025eko topaketa zikloaren esperientzia eta marka oinarri hartuta, 2026ko azken lau hilabeteetan berriro antolatuko ditugu topaketa horiek. Helburu nagusia izango da inklusioari buruzko txostena sozializatzea eta agenteen profil eta segmentu berrietara zabaltzea. Era berean, erreferentziazko pertsonengandik ikasteko aukera eskainiko dute, oraingoan nazioarteko ikuspegiarekin.
Lehen aipatutako dokumentura jotzen dugu, 2026rako aurreikuspenen inguruko informazio labur hau osatzeko eta, aldi berean, 2025eko jarduna berrikusteko. Webgune horretan bertan, datozen asteetan, Besaldik eskatutako eta enpresa espezializatuek egindako lanen hainbat dokumentu exekutibo argitaratuko ditugu, enplegu eta inklusio politiketan interesa duzuen pertsona- komunitateentzat baliagarriak izango direlakoan.
Erlazionatutako berriak

2025eko udazkena: Besaldi abiadura bizian
Udazken honetan, Eventokia eta Peñascalen laguntzarekin, politiken ebaluazioari buruzko topaketen gure lehen zikloa egiten ari gara, eta horri buruzko informazioa duzue Besaldiren webgune honetan eta gure LinkedIn profilean. Bestalde, adimen artifizialarekin lotutako dokumentuaren ondoren, KSNet-ek egindako Besaldiri dagozkien politikei interesatzen zaizkien fenomenoak aztertzen dituen dokumentua jarri dugu hemen.
Irakurri gehiago
Nola ari gara Besaldi eraikitzen?
2025eko uda jardueraz betetako garaia izaten ari da, enplegu- eta gizarteratze-politikak ebaluatzeko organoaren lizitazioei lotuta. Eguía Careaga Fundazioak eta Dalephek, esleitu berri diren jarraipen- eta ebaluazio- sistemak eratzeko lanei hasiera ematear daude. Besaldiren eskumeneko politiken aldaketa-teoriei buruzko bi sortako lizitazioan aurkezteko epea uztailaren 31an amaituko da. Eta irailaren hasieran antzeko beste lizitazio bat abiaraziko da.
Irakurri gehiagoAzken aldaketako data:
