ARLOAK / EGINKIZUNAK
Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzari, 6. artikuluan esleitutako egiteko orokorrez gain, honako hauek dagozkio:
- Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloko gizarte-berrikuntzako proposamenak egitea.
- Sailen arteko koordinazio- eta jarraipen-estrategiak bultzatzea, trantsizio sozialaren eta 2030 Agendaren arloan Jaurlaritzaren baterako ekintza lortze aldera.
- Trantsizio soziosanitarioko Bizi Berri Planaren eguneratze bakoitzaren eduki eta xedapenen betetze-mailaren jarraipena sustatzea.
- Erronka demografikoaren arloko estrategiaren jarduera-ildoak eta ekintzak bultzatzea eta jarraipena egitea.
- Migraziorako Euskal Itun Soziala garatzeari dagokionez, jardun-proposamen berrien ezarpena sustatzea eta jarraipena egitea, itun hori sinatu duten erakundeekiko lankidetzan.
- 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programaren sailen arteko, erakundeen arteko eta gizartearen arteko lankidetza dinamizatzea, eta horren jarraipena egitea.
6. artikulua.- Zuzendaritzak.
Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritzetako bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, egiteko orokor hauek betetzea:
- Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeen arabera kontratuak txikitzat jotzen badira.
- Indarrean dauden legeetan txikitzat tipifikatutako kontratuen gastu-baimenak ematea zuzendaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteetan.
- Zuzendaritzen eskumen-arloan, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburuok ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
- Zuzendaritzen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, bai eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea ere; eta, horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua egin, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearekiko lankidetzan.