Langile-horniketa Borondatezko berrespena, Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetan bulego judizialak, erregistro zibileko bulego orokorrak, udalerriko justizia-bulegoak nahiz haien elkarteak ezartzearen ondoriozko lanpostu generikoak eta bereiziak betetzeko.

Deskribapena


Prozeduraren xedea

Prozeduraren xedea da, borondatezko berrespen bidez, honako hauek betetzea:

  • Lanpostu generikoak eta bereziak, honako unitate hauetakoak, berariazko lehiaketan bete ez direnak:
  • Zerbitzu Erkide Orokorreko lanpostuak.
  • Izapidetze Zerbitzu Orokorreko indarkeria-taldeko lanpostuak.
  • Erregistro Zibileko Bulego Orokorretako lanpostuak.
  • Udalerriko justizia-bulegoetako lanpostuak eta horien elkarteak.

Eskaintzen diren lanpostuak

Prozedura honen bidez bete beharreko lanpostuak, lehiaketa espezifikoan bete ez diren lanpostu generikoak eta bereiziak dira, hain zuzen ere, Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetako bulego judizialetako, erregistro zibileko bulego orokorretako eta udalerriko justizia-bulegoetako eta horien elkarteetako lanpostu-zerrendetan agertzen direnak.

LPZen kontsulta

Agindua, 2025eko uztailaren 2koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Erregistro Zibileko lanpostu-zerrendak onartzen dituena.

Agindua, 2025eko uztailaren 2koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, udalerriko justizia bulegoetako lanpostu-zerrendak onartzeko dena.

Agindua, 2025eko uztailaren 2koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Bulego Judizialeko lanpostu-zerrendak onartzen dituena.

Faseak eta baremoa

Borondatezko berrespenak honako fase hauek ditu:

  • Justizia Administrazioko Zuzendaritzak berrespen-proposamen bat egingo du EIZU Justiziako Langileen Atarian.
  • Hiru egun balioduneko epean, langileek modu elektronikoan adieraziko dute ados dauden ala ez. Epe horretan erantzunik jasotzen ez bada, desadostasuna dagoela ulertuko da.

Borondatezko berrespena

Betekizunak eta dokumentazioa 

Nori dago zuzenduta


Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko karrerako funtzionarioak, zerbitzu aktiboan daudenak behin betiko destinoarekin edo udalerrian lanpostua gordeta, eta deialdian zehaztutako baldintzak eta betekizunak betetzen dituztenak. Bestalde, karrerako funtzionarioak:

- Baldin Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegokoak eta Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegokoak izanik indarkeriarekin lotutako eginkizunak betetzen ari badira, beren borondatez bete ahal izango dituzte, berrespen bidez, Izapidetze Zerbitzu Erkideko indarkeria-taldeko lanpostuak.

- Baldin Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegokoak eta Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegokoak izanik Erregistro Zibileko eginkizunak betetzen ari badira, beren borondatez bete ahal izango dituzte, berrespen bidez, Erregistro Zibileko bulego orokorreko lanpostuak.

- Baldin Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegokoak, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegokoak eta Laguntza Judizialeko Kidegokoak izanik Zerbitzu Erkide Orokorreko eginkizunak betetzen ari badira, beren borondatez bete ahal izango dituzte, berrespen bidez, Zerbitzu Erkide Orokorrean dagozkien lanpostuak.

- Baldin Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegokoak izanik kudeatzaile idazkarien eginkizunak betetzen ari badira bake-epaitegi batean edo elkarte batean, beren borondatez bete ahal izango dituzte dagokion udalerriko justizia-bulegoko kudeatzaile idazkarien lanpostuak edo dagokion udalerriko justizia-bulegoen elkartekoak.

- Bake-epaitegi batean edo elkarte batean eginkizunak betetzen ari diren Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko karrerako funtzionarioek beren borondatez bete ahal izango dituzte, berrespen bidez, udalerriko justizia-bulegoko edo udalerriko justizia-bulegoen elkarteko lanpostuak.

Egungo plantillako langileen kopuruak antolakunde berriko lanpostu-zerrendetan aurreikusitako dotazioak gainditzen baditu, egokitzea egin aurretik lanpostuan antzinatasun handiena duten kolektibo bakoitzeko funtzionarioek izango dute lehentasuna lanpostuen berrespena lortzeko. Berdintasuna gertatuz gero, maila altuena duenak izango du lehentasuna.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

HARREMANETARAKO

Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945 01 91 42

e-helbidea: personal_jus_provision@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Borondatezko berrespena : 1084408

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk