Bekak eta laguntzak hizkuntzak ikasteko
Eusko Jaurlaritza: Atzerriko hizkuntza ikastaroetarako bekak:
- Eusko Jaurlaritzaren bekak euskal unibertsitateetan goi-mailako edo unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat
- Eusko Jaurlaritzaren bekak unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat
Espainiako Gobernua. Hezkuntza Ministerioa
Unibertsitate batzuek euren bekak eskaintzen dituzte atzerrian hizkuntzak ikasteko, bai eta laguntza osagarriak ere, atzerrian ikastaro edo master bat egiten duten ikasle edo tituludunentzat.
DAAD – Alemaniako Truke Akademikoetarako Zerbitzua
Hainbat beka-programa eskaintzen ditu, batzuetan instituzioekin batera, Alemaniako unibertsitateetan eta goi-mailako ikastetxeetan ikasteko eta ikerketak egiteko.
Beketako batzuk Alemaniako unibertsitate eta goi-mailako ikastetxeetan gradu-ondoko ikasketak laguntzeko dira; beste zenbait Alemaniako hizkuntza- institutuetan ikastaro trinkoak egitekoak dira; eta badira iraupen laburreko bekak ere, doktoretzako ikasleentzat edo ikertzaile gazteentzat.
Campus Bourses – Frantsesa ikasteko bekak
Frantziako enbaxadak CampusBourses beka-bilatzailearen bidez ematen du ikasleentzako diru-laguntzen berri. Goi-mailako heziketa Frantzian ikasi nahi duten atzerriko ikasleen artean bultzatzea du helburu. Erakunde, enpresa, fundazio, unibertsitate eta eskolen deialdiak hartzen ditu barne.