2016-2017 ikasturteko deialdiko behin-behineko ebazpenak, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-bekak eta laguntzak

2016-2017 ikasturteko deialdiko behin-behineko ebazpenak, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-bekak eta laguntzak.

2016ko irailaren 28ko Aginduak xedatu duenarekin bat etorriz, honekin batera doazen zerrendak argitaratzen dira.

Zerrenda hauek laguntzak ebazten diren heinean luzatuko dira.

Zure eskaera zerrenda hauetan ez agertzeak ebatzi gabe dagoela esan nahi du, ez du inondik ere ebazpenaren emaitza adierazten.

Alegazioak aurkezteko epea: 15 egun natural, ebazpenak egoitza elektronikoaren iragarki taulan argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horretan zerrendetan aipatzen diren eskatzaileek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte behin-behineko ebazpenaren kontra.

Identifikazioa

Sustatzailea/Arduraduna
Erakundea: Eusko Jaurlaritza
Saila/Erakunde Autonomoa: Hezkuntza
Administrazio-Organoa: Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza
Gaia / Azpigaia
Gaia: Hezkuntza
Azpigaia: Araubide orokorreko irakaskuntza

Dokumentazioa

Dokumentuak
Dokumentazioa kontsultatzeko lekua(k)
Organo sustatzailearen bulegoetan: Hezkuntza / Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza. Bere posta-helbidea Komunikazioaren Gidaliburuan bilatu dezakezu.
Dokumentazio-aurkezpena

Aurrez aurrekoa:

  • Lekuak:

    • Herritarren arretako bulegoak

      • Bilbo:
        Gran Vía, 85
        48011 Bilbo, (Bizkaia)
      • Donostia:
        Andía, 13
        20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
      • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
        Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
        01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

      Jendaurreko ordutegia:

      • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.