2020-2021 ikasturteko deialdiko Behin betiko ebazpena, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-bekak eta laguntzak

Sustatzailea/Arduraduna

Erakundea:
Eusko Jaurlaritza
Saila/Erakunde Autonomoa:
Hezkuntza
Administrazio-Organoa:
Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Gaia / Azpigaia

Gaia:
Hezkuntza
Azpigaia:
Araubide orokorreko irakaskuntza (Haur hezkuntza, derrigorrezkoa, batxillergoa, LH, Unibertsitatea...)

Dokumentuak

Dokumentazioa kontsultatzeko lekua(k)

Organo sustatzailearen bulegoetan: Hezkuntza / Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza. Bere posta-helbidea Komunikazioaren Gidaliburuan bilatu dezakezu.

Dokumentazio-aurkezpena

Formularioa(k)
Kanal electroniko bidez

Errekurtsoak aurkezteko eman beharreko urratsak:

  1. Eskaeraren aplikaziora sartzea, erabiltzaile eta pasa-hitzarekin edo ziurtagiri digitalarekin, eskaera tramitatzeko aukeratutako sartzeko modalitatea zein den kontuan hartuta, paperezko formatuan edo formatu elektronikoan.
  2. “Tramitatzen ari den espedientearen “ eskaera hautatu eta sakatu “Espedientea ikustea”.
  3. “Behin-betiko Ebazpena“ hautatu eta “Errekurtsoak” sakatu.
  4. “Errekurtso berria” aukeran sakatu eta sortu errekurtsoa; errekurtso formularioaren lehen atala bete eta gorde.
  5. “Erantsitako dokumentazioa” aukeran sakatu eta aurkeztu beharreko dokumentazioa gehitu, baldin eta, ziurtagiri elektroniko baten bidez egiten ari bazara eskaera eta telematikoki aurkezteko asmoa baduzu.
  6. “Gorako errekurtsoa aurkeztea “ aukeratu. Paperezko formatuan, presentzialki aurkezteko, edo formatu elektronikoan tramitatzea aukeratu beharko da (ziurtagiri elektroniko bateaz identifikatu direnak soilik tramitatu ahal izango dute alegazioa formatu elektronikoan)
  •      Paperezko formatua aukeratu bada: Sakatu "errekurtso formularioa bukatzea". Ondoren, sakatu "errekurtsoa inprimatzea" eta errekurtsoa inprimatu. Aurkeztu errekurtsoa inprimatuta gainerako dokumentazioarekin.
  •      Formatu elektronikoa aukeratu bada: Sakatu "bukatzea" eta sinatu. Sinatzeko pin-a eskatuko da. Behin sinatuta aplikazioak errekurtsoa aurkeztu izanaren erregistro elektronikoko ziurtagiria erakutsiko du.

Aplikazioara sarbidea
Aurrez aurrekoa
Lekuak

Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua

Aurkezteko beste leku batzuk: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan.