Beatriz Artolazabal Albeniz sailburuaren agurra

Beatriz Artolazabal Albeniz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua

Lerro gutxi batzuetan, ongietorria egin nahi nioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren webguneari.

Sail horrek ardatz bakarraren inguruan dihardu: aniztasunean berdintasuna izateko eskubidea —pertsonala— eta bizikidetzaren premia —soziala—.

Berdintasuna, aniztasuna eta bizikidetza. Justizia, erreparazioa eta adiskidetzea. Eta erdigunean, pertsonak eta elkarrekin bizitzeko proiektu bat, gizarte-proiektu bat.

Euskadi ezaugarri propioak ez ezik aniztasun eta pluraltasun handia ere baduen herrialdea da, barne-kohesioz hornitua, solidarioa eta beste herri batzuekiko lankidetzara irekia.

Gure lehentasunak dira, halaber, hainbat balio eta konpromiso pertsonal eta kolektibo, hala nola emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, migratzaileen harrera eta integrazioa, zahartze aktiboa, gazteen emantzipazioa eta familia berrien osaera.

Sail honek aukera paregabea eskaintzen digu bizitza balio partekatu horien inguruan eraikitzeko, bizikidetzaren eta aniztasunean berdintasuna izatearen erronkari dimentsio guztietan heltzeko, eta gizartea eta haren etorkizuna pertsona guztien parte-hartzearekin eraikitzeko.

Etorkizuna dugu aurrean, baina iragana ere badugu. Eta gure iraganak eta bakea, bizikidetza eta adiskidetzea lortzeko dugun borondateak gure oroimena etorkizunik onenaren hazi bihur dezagun eskatzen dute. Etorkizun hori egia, eragindako kaltearen bidegabekeriaren aitorpena eta erreparazioa oinarri hartuta eraiki behar da, baina etorkizun horretan bizikidetzak eta pertsona guzti-guztien eskubideen inguruko adostasunak izan behar dute nagusi.

Eta, azkenik, gero eta sistema judizial modernoagoa, arinagoa, eraginkorragoa eta digitalizatuagoa lortzeko lanean dihardugu.

Azken batean, ahalegin guztiak egiten ditugu Euskadi bakean bizitzeko aukera emango digun gizarte bidezkoagoa, zuzenagoa eta solidarioagoa izan dadin. Baina inor atzean ez uzteko premisarekin beti.

Adeitasunez,

Beatriz Artolazabal Albeniz

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua

Sailaren informazio gehiago