Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Erantzukidetasuna eginkizunak bateratzean

Zer da erantzukidetasuna?

Erantzukidetasuna, etxeko lanak eta erantzukizunak familian bizi diren pertsona guztien artean berdintasunez banatzean datza, hau da: bi bikotekideen, seme-alaben eta beste senitarteko batzuen artean.

Zergatik da beharrezkoa erantzukidetasuna?

Erantzukidetasuna beharrezkoa da gizonen eta emakumeen arteko egiazko berdintasuna lortzeko eta emakumeek lan-merkatuan mantendu ahal izateko dituzten zailtasunak ezabatzeko.

Duela hamarkada batzuk arte, emakumeen eginkizunak ugalketa eta etxeko lanak izan ohi ziren, eta tartean, garbitu, janaria prestatu, lisatzea..., seme-alaben zaintza eta hezkuntza, menpeko senitartekoen zaintza..., gizonezkoena, ordea, etxetik kanpoko soldatapeko ekoizpen-lana zelarik. Emakumeek etxean egiten duten lan garrantzitsu hori eta da lantzat hartzen eta gaur egun, artean, emakumeei dagokien zerbait dela ulertzen da.

Poliki-poliki, emakumeak lan-merkatuan edo ekoizpen-lanean sartzen hasi dira, baina ez da gauza bera gertatu, edo ez behintzat neurri berean, gizonezkoak etxeko esparruan barneratzerakoan. Gizonezkoak etxeko lanei eta familiaren zaintzari ekiten hasi arren, askotan laguntzeko egiten dute, eta ez erantzukizuna partekatzeko.

Egoera horren ondorioz, lanaldi bikoitza edo presentzia bikoitza izatera behartuta daude emakumeak, enpresako lanaldia amaitzerakoan lanordu gehiago baitituzte, etxera heltzean etxeko gainerako lanak egiteko eta familiarekiko erantzukizunak artatzeko. Denboraren erabileran dagoen desberdintasun honek ondorio txarrak ditu emakumeen osasunean eta bizi-kalitatean.

Horregatik, beharrezkoa da etxeko eta familiarekiko erantzukizunen banaketa orekatua, emakumeen eta gizonen bizi-denborak zuzentasunez banatze aldera.

Langileek ere funtsezko eginkizuna dute etxeko eta laneko bizitza bateragarri egiteko, hiru arlotan erantzunkide izan behar dutelarik:

  • Bikotearenean: emakumeek eta gizonezkoek seme-alaba eta menpeko senitartekoen zaintzarako dituzten lege-eskubideak berdintasunez baliatu behar dituzte.
  • Familiarenean: Etxeko eta familiarekiko erantzukizunak berdintasunez elkarbanatuz.
  • Lanarenean: etxeko eta laneko bizitza bateragarri egiteko eskubidea arduraz gauzatuz.

Azken aldaketako data: