Hezkuntza Saila

Bateragarritasunak. Ohiko galderak

 

* Bigarren jarduera bat bateragarri egiteko, Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzak berariazko ebazpena eman beharko du

 

Irakasleen (eta funtzionario publikoen) bateraezintasun-sistemaren jatorrizko arrazoia Konstituzioaren 103.3 artikulua da. Bateraezintasunaren bidez, administrazioek beren langileen inpartzialtasuna, objektibotasuna eta eraginkortasuna ziurtatzen dute, eta, gainera, baliabide publikoen erabilera eraginkorra bermatzen dute.

Legeak interes publikoko arrazoiengatik jasotzen dituen egoerak soilik baztertu ahal izango dira enplegatu publiko bakoitzak bere lanposturako dedikazio esklusiboaren irizpidetik.

Adierazitako guztiaz gain, garrantzitsua da kontuan hartzea irakasleak esklusibitate horrengatik kobratzen ari direla bigarren jarduera bat egitearen bateraezintasuna ordaintzen duen berariazko osagarriaren bidez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 79.1 b) artikuluak jasotzen duen bezala.

  • Unibertsitate publikoak eta Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu duten unibertsitate pribatuak
    • Aldi baterako eta unean uneko kontratu-harreman baten arabera, irakasle elkartuen kasuan bezala.
    • Lanaldia ezingo da astean 30 ordutik gorakoa izan (598/1985 Errege Dekretuaren 14. artikulua).
    • Ordainsariei dagokienez (53/1984 Legearen 7. artikulua), bi lanpostu edo jarduerengatik jasotako guztizko zenbatekoak ezin du gainditu printzipalari dagokiona, dedikazio arrunteko erregimenean kalkulatua, honako gehikuntza honekin:
      • % 30, A taldeko funtzionarioentzat edo maila baliokideko langileentzat
      • % 35, B taldeko funtzionarioentzat edo maila baliokideko langileentzat
      • % 40, C taldeko funtzionarioentzat edo maila baliokideko langileentzat
      • % 45, D taldeko funtzionarioentzat edo langile baliokideentzat
      • % 50, E taldeko funtzionarioentzat edo langile baliokideentzat
  • Ikerketa eta aholkularitza zientifikoa
  • Arte-jardueren kasuan (Toki Administrazioaren titulartasun publikoko zentroetan, Musikene eta beste batzuk, betiere titulartasun publikokoak badira, maiatzaren 22ko 80/2018 Dekretuan araututakoaren arabera)
    • Bigarren jardueraren lanaldia, asteko zenbaketan, ezin izango da hamabost ordutik gorakoa izan, ikasturte bakoitzeko 175 ordu gehienez ere (80/2018 Dekretuaren 2. artikulua)
    • Bigarren lanpostua edo jarduera, nolanahi ere, lan-erregimenean, lanaldi partzialean eta iraupen jakinarekin egingo da.
  • EAEko legebiltzarretan hautapenezko karguak betetzea, salbu eta funtzio publikoa betetzeagatik aldizkako ordainsariak jasotzen badituzte edo kargu horiek direla-eta bateraezintasuna ezartzen bada, dagozkion dietak, kalte-ordainak edo bertaratzeak bazter utzi gabe.
  • Toki-korporazioetan hautapenezko karguak betetzea, salbu eta ordaindutako karguak betetzen badituzte, arduraldi esklusiboan; lanaldi partzialeko dedikazioari, dietei, kalte-ordainei edo dagozkien bertaratzeei kalterik egin gabe.

53/1984 Legearen 16. artikuluaren laugarren paragrafoan ezartzen denez, jarduera pribatuetan aritzeko bateragarritasuna baimendu ahal izango zaie berariazko osagarriak edo pareko kontzeptuak (adibidez, Kapitalizazio berariazko osagarria) jasotzen dituzten langileei, horien zenbatekoak oinarrizko ordainsariaren % 30 gainditzen ez badu, antzinatasunean jatorria duten kontzeptuak alde batera utzita.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioarentzat lan egiten duten unibertsitatez kanpoko irakasleen kasuan, nominaren egituran honako kontzeptu hauek daude (besteak beste):

  • Soldata ("Sueldo)
  • Berariazko osagarria (“Complemento específico”)
  • Kapitalizazio berariazko osagarria (“C.E capitalización”)
  • Soldata (“Sueldo”) 

* Salbuespena

Arautu gabeko Lanbide Heziketa emateko Berariazko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako irakasle funtzionarioak (irailaren 6ko 348/1994 Dekretua)

  • Bigarren jardueraren baldintzak (3. artikulua):

    • Urtean gehienez 250 ordu izatea
    • Lanbide Heziketa Arautuaren antolaketari eta garapenari kalterik ez egitea.
    • Ez izatea aldaketarik, ez lanaldian, ez irakasleari Berariazko Lanbide Heziketan bere irakaskuntza-funtzioak betetzeko dagokion ordutegian; eta bi jarduera horietan bete beharreko eginkizunak zorrotz betetzearen baldintzapean egongo da.
    • Lan-erregimenpean ihardungo dute, ez egun osoan eta epealdi jakin batean.

a. Norberaren edo familiaren ondarea administratzea, 53/1984 Legearen 12. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe

b. Ikastetxe ofizialetan funtzionarioak edo irakasleak prestatzeko mintegiak zuzentzea edo ikastaroak edo hitzaldiak ematea, baldin eta ez badira iraunkorrak edo ohikoak eta ez badira urtean hirurogeita hamabost ordu baino gehiagokoak, bai eta funtzio publikoan sartzeko prestatzea ere, erregelamendu bidez zehaztutako kasuetan eta moduan.

c. Herri-administrazioetan sartzeko hautaprobetarako epaimahaietan parte hartzea.

d. Irakasleek ohi ez bezalako azterketa, proba edo ebaluazioetan parte hartzea, arauz ezarritako moduan.

e. Funtzionarioen mutualitateetako edo patronatuetako lehendakari, bokal edo zuzendaritza-batzordeetako kide izatea, baldin eta ez bada ordaintzen.

f. Ekoizpen eta sorkuntza literarioa, artistikoa, zientifikoa eta teknikoa, bai eta horietatik eratorritako argitalpenak ere, baldin eta enplegu-harreman baten edo zerbitzuak emateko harreman baten ondorioz sortzen ez badira.

g. Noizean behin solasaldietan eta edozein gizarte-hedabidetako programetan parte hartzea.

h. Aldian behin kongresu, mintegi, hitzaldi edo ikastaro profesionaletan parte hartzea.

  • Bigarren jarduerak ezin ditu bi lanpostuen lanaldia eta ordutegia aldatu, eta bi lanpostuetan zorrotz bete beharko da.
  •  "Ohikoa ez den dedikazio-orduak" ez dira nahitaezko presentziakoak (bigarren hezkuntzan 23 ordutik gora eta 30 ordura arte geratzen direnak dira). Baina berdin ordaintzen direnez, ordutegi hori ezin da bat etorri bigarren jarduerako ordutegiarekin: bata edo bestea aldatu behar da bateragarritasuna baimendu ahal izateko.
  • Ezin da interes-gatazkarik sortu, edo funtzionario publikoei eskatu beharreko inpartzialtasuna eta neutraltasuna konprometitu.

Eskabidea eredu ofizialean egingo da eta Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari zuzenduko zaio.

  • Erregistro elektroniko orokorrean (leiho berri batean irekitzen da) (Edozein zalantza harremanetan jarri Zuzenean (leiho berri batean irekitzen da) zerbitzuarekin)
  • Zuzenean (leiho berri batean irekitzen da)bulegoetan
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako erregistro fisikoen bidez (posta-bulegoak, erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak, besteak beste).

Bateragarri egin nahi den bigarren jarduera hasi aurretik.

  • Ikastetxeko ordutegia
  • Bigarren postuaren ordutegia.
  • Bigarren postuaren ordainsariak, guztira.
  • Alegatutako inguruabarrak egiaztatzea ahalbidetzen duen beste edozein dokumentazio (adibidez, unibertsitateetako jardueraren kasuan, nahitaezko txostena).
  • Bigarren jarduera publikoa den kasuetan, nahitaezko txostena (adib.: Unibertsitate publikoak). Txosten horretan harreman juridiko mota, egin beharreko ordutegia eta bigarren postuaren ordainsariak jaso behar dira. Txosten hori 10 egun balioduneko epean eman beharko da, eta txostenaren epearen balizko etenak edo etenaldiak ezingo dira izan 3 hilabetetik gorakoak.
  • Bateragarri egin beharreko bigarren jarduera pribatua bada, Administrazioak 2 hilabeteko epean emango du bateragarritasunari buruzko ebazpena (53/1984 Legearen 14. artikulua).
  • Bateragarri egin beharreko bigarren jarduera publikoa bada, Administrazioak 3 hilabeteko epean jakinarazi beharko du.

Gehieneko iraupena ikasturtea da; ikasturtea amaitutakoan, bateragarri den jarduerak amaitu behar du. Eta aurrera jarraitu nahi izanez gero, beste eskabide bat egin.

Bateraezintasunei buruzko arauak ez betetzea falta oso larria da, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 83 h) artikuluan eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 95.2 n) artikuluan ezarritakoaren arabera.