Basque Team Euskadiko Goi mailako kirolaren zentroa
El Basque Team Euskadiko Goi mailako kirolaren zentroa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren zerbitzua da. Fadurako (Getxo) kirol-hirian dagoen eraikina da.
Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak honako pertsona/erakunde hauentzat eskaintzen dituen zerbitzuak dira:
- Kirolariak, teknikariak, goi-mailako epaileak
- Euskal federazioak
Zerbitzu motak
Kirolariei ematen zaizkien zerbitzuei dagokienez, honako puntu hauetan sistematiza daitezke:
- Medikuntzaren ikuspegitik:
- Balorazio mediko-funtzionala
- Nutrizio-balorazioa
- Laguntza ergonutrizionala
- Kontrol eta balorazio analitikoak
- Kontsulta mediko orokorrak eta traumatologikoak
- Ikuspegi tekniko-medikotik:
- Erresistentzia-gaitasuna laborategian eta landan baloratzea
- Laborategian eta eremuan indar-abiadurako gaitasunak baloratzea
- Entrenamendu- eta lehiaketa-kontrolak
- Ikuspegi teknikotik:
- Entrenamendurako orientabideak
- Planifikaziorako orientabideak
Zerbitzuak eskatzea
- Goi-mailako kirolariak, teknikariak eta epaileak:
Deitu 944032860 telefonora
- Euskal federazioak
Kirol-proiektu bat aurkeztu behar diote Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari
- Bete hurrengo dokumentua
Zentroaren barruan honako egitura/erakunde hauek daude:
- Basque Team Fundazioa
basqueteam | goi mailako euskal kirola babesteko eratu den fundazioa da
BASQUETEAM fundazioa da, Euskadiko Administrazio Orokorrak eta Euskal Irrati Telebista-EITB Erakunde Publikoak egindako ekarpenekin erauta da. 2007an sortua, BASQUETEAMen interes orokorreko xedea da baliabideak ematea euskal kirolari ez-profesionalei, nazioarteko goi mailako lehiaketetan parte har dezaten.
- Escuela Vasca del Deporte
Escuela Vasca del Deporte - Gobierno Vasco - Euskadi.eus
Kirolaren Euskal Eskola, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren administrazio-zerbitzu bat da ondoko eginkizun nagusiekin:
- Kirol-teknikariak, zuzendariak eta epaileak prestatzeko programak planifikatzea eta koordinatzea.
- Kurtso, zentro eta titulazio erregistroa sortzea eta kudeatzea.
- Kirol arloko azterlanak ezagutaraztea.
- Kirol-teknifikazioko ikastaroak, mintegiak, hitzldiak eta gainerako programak antolatzea.
- Kirol-federazioei eta beste zentro batzuei aholkularitza ematea prestakuntza programetan.
- Unión de Federaciones Vascas
EKFB | Euskal Kirol Federazioen Batasuna
Euskal Kirol Federazioen Batasuna (UFDV-EKFB) 2003an gauzatutako euskal kirolaren proiektua da. Gure herrialdeko kirol-federazioen multzoa ordezkatzen duen erakundea da, eta, harrezkero, bere asmoa da euskal kirolaren federazio guztiak erakunde juridiko beraren pean bateratzea.
- Agencia Vasca Antidopaje
Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia – Agencia Vasca Antidopaje | Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco
DOPINAREN AURKAKO EUSKAL AGENTZIA, DAEA,. Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendaritzako Administrazio zerbitzua da, 12/2012 legeak dopinaren kontrakoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Admnistratzioari ezarritako eskumenak garatzeko eratutakoa.