Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Baso-sute arriskua eta bere kalkulurako erabilitako parametroak. LiDAR 2012

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Hektarea bateko bereizmen espazialarekiko EAE-ko partzelen sailkapena, sute-arriskuaren arabera. Hiru sailkapen kontsulta daitezke: 1 Arriskua: tesela bakoitzaren zuhaiztiaren batezbesteko altueraren arabera; 2 Arriskua: tesela bakoitzaren batezbesteko zuhaitzaren lehenengo adar biziaren eta sastrakadiaren altueraren arabera; eta tesela bakoitzaren Arrisku Orokorra, aurreko bi baloreak elkarrekin kontuan hartuta. Sailak mugatzeko, 3 parametro erabili dira, 2012ko LiDAR hegaldian oinarrituta: sastrakadiaren altuera, sastrakadi pisu lehorra, eta lehenengo adarraren altuera.

LEINUA: Eskura dagoen informazioa "FORRISK: arrisku naturalak baso-masa atlantikoetan" proiektuaren emaitza da. Parte hartzen zuen eskualde bakoitzean aurreikusitako eta identifikatutako baso-arrisku batzuk kudeatzean hartu beharreko neurriak ezagutzeko xedez, FORRISK proiektua 2012ko urritik 2014ko abendura garatu zen.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.