Egoitza elektronikoa

Balearetako Lan, Merkataritza eta Industria sailburuak Osalan bisitatu du

 

Balear uharteetako Gobernuaren Laneko, Merkataritzako eta Industriako Kontseilaria Iago Negueruela i Vázquez, eta Isabel Castro Laneko, Ekonomia Sozialeko eta Lan-Osasuneko zuzendari nagusia OSALANek Barakaldon duen egoitzan izan dira gaur Mª Jesús San José Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia sailburuak lagunduta, egunotan Gobernu balearraren ordezkariek Euskadira egin duten bisitaren testuinguruan.

Alberto Alonso OSALANen zuzendari nagusiak hartu ditu eta bi ordezkaritzek bilera egin dute, non elkarlanerako bideak irekizeko asmoa erakutsi duten, bi lurraldeetan aurrera eramaten diren ekimenetatik ikasi eta ezagutza partekatzeko. Bileraren ostean, Barakaldoko egoitzaren instalazioak bisitatu dituzte, erakundeak burutzen duen laan hobeto ezagutzeko.

Argazki galeria osoa ikusi