Segurtasun Pribatuaren arloko izapideak

Deskribapena

Administrazioaren baimena edo erantzukizunpeko adierazpena behar duten izapideak egoitza elektronikoan egitea.

Zaintza- eta babes-zerbitzuak emateko baimena (41. art.)

Segurtasun Pribatuaren Legea, 41 artilukua

5.1.a) artikuluan jasotako jarduerak zaintzeko eta babesteko zerbitzuak segurtasun-zaintzaileek edo, hala dagokionean, landazainek emango dituzte; oro har, babestu beharreko eraikinen, instalazioen edo jabetzen barruan beteko dituzte eginkizunak.

Segurtasun pribatuko langileak prestatzeko zentroak sortzeko erantzukizunpeko adierazpena

Segurtasun Pribatuaren Legea, 29.4 artikulua

INT/318/2011 Agindua, otsailaren 1ekoa, segurtasun pribatuko langileen gainekoa.

Segurtasun pribatuko langileak prestatzeko zentroek, irekitzeko eta jarduteko, dagokion erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute Barne Ministerioaren edo organo autonomiko eskudunaren aurrean, eta, erregelamendu bidez ezarritako beste batzuen artean, honako eskakizun hauek izango dituzte:

  1. Higiezina erabiltzeko eskubidea edozein tituluren bidez egiaztatzea.
  2. Dagokion udal-lizentzia.
  3. Egiaztatutako irakasleen zerrenda.
  4. Xedeak betetzeko moduko instalazioak.

Uniformeak eta/edo bitartekoak aldatzeko baimena

Segurtasun Pribatuaren Legea, 11. artikulua

2364/1994 Errege Dekretua, 140. artikulua

Autonomia erkidegoetako erregistroetan ofizioz inskribatuko dira egoitza autonomia-erkidegoan duten eta jarduera-esparrua haren lurraldera mugatuta daukaten segurtasun pribatuko enpresak; Era berean, erregistro horietan inskribatuko dira akzioen, partaidetzen edo ekarpenen titulartasunari eta kapital sozialari eragiten dieten aldaketa guztiak, aldaketa gertatzen denetik 15 eguneko epean.

Bizkartzain pribatuen zerbitzuak emateko baimena

5/2014 Legea, 43. artikulua, Babes pertsonaleko zerbitzuak.

Babes pertsonaleko zerbitzuak eskolta pribatuek emango dituzte eta zerbitzu horien xedea izango da pertsona edo pertsona talde jakin batzuen askatasuna, bizitza eta osotasun fisikoa babestea, defendatzea, zaintzea eta laguntzea. Zerbitzu horiek emateko, Barne Ministerioaren edo organo autonomiko eskudunaren baimena eskuratu behar da aurretik.

Dokumentuak konpultsatzea eta liburuak bideratzea

Segurtasun-enpresek, jarduera zehatzetan aritzeko, nahitaez erregistro-liburuak bete behar dituzte.

2364/1994 Errege Dekretua, abenduaren 9koa, Segurtasun Pribatuaren Erregelamendua onartzen duena, 19. artikulua. Erregistro-liburuak.

Ebazpena, 1998ko azaroaren 16koa, Segurtasuneko Estatu Idazkaritzarena, Segurtasun Pribatuaren Erregelamenduan ezartzen diren erregistro-liburuen eredu ofizialak onartzen dituena.

1/2007 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, IRAILAREN 11KOA, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina ONARTZEN DUENA. Segurtasun pribatuaren arloko jarduerak eta zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa. LIBURUEI DAGOZKIEN ZUZENMENAK EGITEA.

Giltzak ibilgailuan eramateko zerbitzua emateko baimena

2364/1994 Errege Dekretua, 49.3 artikulua, Giltzak zaintzeko zerbitzua (INT/316/2011 Agindua, 10.3 artikulua. Pertsonalki egiaztatzea).

Giltzak zaintzeko zerbitzuen kopurua edo higiezinen arteko distantzia dela eta, enpresarentzat eta polizia-zerbitzuentzat komenigarria izango balitz, enpresak ezarri ahal izango du, beti ere zerbitzu polizialek aurretik baimendu badiote, armarik gabeko segurtasun zaintzaileek giltzak zaintzapean izan ahal izango dituztela, alarmen zentralarekin irrati-telefono bidez konektatutako ibilgailu batean. Horrela eginez gero, giltzak kodifikatuta egon behar dira, kode horiek aldiro aldatu behar dira eta giltzak eramaten dituen zaintzaileak ez ditu kode horiek ezagutu behar.

Zaintza armatuko zerbitzua emateko baimena

5/2014 Legea, 40.2 artikulua, Zerbitzuak suzko armak erabiliz.

Segurtasun pribatuko zerbitzuak ematean suzko armak eramatea baimendu ahal izango da, honelakoak aintzat hartuta: kokapena, babestu beharreko objektuen balioa, arriskuaren kontzentrazioa, arriskugarritasuna, gauekotasuna, landako edo ehizako eremuak, edota horien antzeko beste inguruabar batzuk.

Segurtasun-enpresak baimentzea eta inskribatzea

5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena.

Segurtasun Pribatuko Erregelamendua (OPEE), abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren bidez onartua.

Barne Ministerioaren INT/314/2011 Agindua, otsailaren 1ekoa, segurtasun pribatuko enpresei buruzkoa.

207/2014 Dekretua, urriaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituena.

Segurtasun Pribatuari buruzko 5/2014 Legearen arabera, 5 a), b), c), d), g) artikuluan deskribatutako jarduerak egiten dituzten segurtasun pribatuko enpresek administrazio-baimena lortu beharko dute aldez aurretik, eta ofizioz inskribatuko dira dagokion erregistroan.

Instalazio- eta mantentze-enpresen erantzukizunpeko adierazpena

5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuari buruzkoa (SPL) (2014ko apirilaren5eko BOE).

Segurtasun Pribatuko Erregelamendua (SPE), abenduaren 9ko 2364/1994 ErregeDekretuak onartua (1995eko urtarrilaren 10eko BOE, 1123/01 Errege Dekretuakaldatua), 4/2008 Errege Dekretua (2008ko urtarrilaren 12ko BOE) eta 195/2010 ErregeDekretua (2010eko martxoaren 10eko BOE).

Barne Ministerioaren INT/314/2011 Agindua, otsailaren 1ekoa, segurtasun pribatukoenpresei buruzkoa (2011ko otsailaren 18ko BOE, 42. zk.).

207/2014 Dekretua, urriaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasunpribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituena (2014ko urriaren 31ko EHAA).

Segurtasun Pribatuaren Legearen 18. artikuluak ezarritakoaren arabera, erantzukizunpeko adierazpen batek ordeztuko du administrazio-baimena, segurtasun-enpresek 5.1.f) artikuluan jasotako segurtasun pribatuko jardueran bakarrik jardun nahi dutenean, hau da, jarduera hauetan: “Alarmak hartzeko zentralei edota kontrol edo bideozaintza-zentroei lotuta dauden segurtasun-aparatuak, -ekipoak, -gailuak eta -sistemak ezartzea eta mantentzea.

Erregistroko idazpenean honako hauek aldatzea: enpresaren egoitza, forma juridikoa eta jarduerak gehitzea.

5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena.

Segurtasun Pribatuko Erregelamendua (OPEE), abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren bidez onartua.

Segurtasun-enpresen Erregistroan dauden datuak aldatzeko, Erregelamendu honen 2.3 artikuluan zerrendatutakoak, kasuan kasuko aldaketa-espedientea tramitatu beharko da. 

Segurtasun-enpresek beren erregistroko idazpenean dauden datu horiek aldatzeko eskatu ahal izango dute, eta, bereziki, jarduerak edo jarduketaren lurralde-eremua gehitzeari edo murrizteari buruzkoak”.5/2014 Legea eta 2364/1994 ED.

Segurtasun-enpresen ordezkaritzak irekitzeko baimena

5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena.

Segurtasun Pribatuko Erregelamendua (OPEE), abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren bidez onartua.

Barne Ministerioaren INT/314/2011 Agindua, otsailaren 1ekoa, segurtasun pribatuko enpresei buruzkoa.

Segurtasun-enpresek beren jarduerak aurrera eramateko Ordezkaritzak irekitzeko eskatu ahal izango dute”.5/2014 Legea, 2364/1994 ED eta 314/2011 Agindua.

Segurtasun-enpresen borondatezko ezabaketa

5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena.

Segurtasun Pribatuko Erregelamendua (OPEE), abenduaren 9ko 2364/1994 Errege Dekretuaren bidez onartua.

Segurtasun-enpresek eskatu ahal izango dute beren erregistroko idazpenean  dauden datuak aldatzeko, baita segurtasun-enpresa bere borondatez segurtasun-enpresen Erregistrotik ezabatzeko ere. Segurtasun-enpresaren inskripzioa ezabatzeak bermea askatzea ekarriko du. Bermea ezin izango da askatu, baldin eta enpresak Administrazioarekin bete gabeko betebehar ekonomikoak baditu.

Ziurtagiriak ematea

TRADUCIR

Articulo 111.13 Expedición de certificaciones.

DECRETO LEGISLATIVO 1/2007, DE 11 DE SEPTIEMBRE, DE APROBACIÓN DEL TEXTO REFUNDIDO DE LA LEY DE TASAS Y PRECIOS PÚBLICOS DE LA ADMINISTRACIÓN DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO. TASA POR PRESTACIÓN DE SERVICIOS Y ACTIVIDADES EN MATERIA DE SEGURIDAD PRIVADA.

Nori dago zuzenduta

Segurtasun pribatuko enpresak.

Segurtasun pribatuko prestakuntza-zentroak.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna > Segurtasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Ertzaintzaren Segurtasun Pribatuko Unitatea

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila

Larrauri Mendotxea Bidea, 18

48950Erandio, Bizkaia

Tel.: 946079260

Email: seguridadprivada@ertzaintza.eus

Kodea(k)

  • Zaintza- eta babes-zerbitzuak emateko baimena (41. art.): 1074401
  • Segurtasun pribatuko langileak prestatzeko zentroak sortzeko erantzukizunpeko adierazpena: 1074402
  • Uniformeak eta/edo bitartekoak aldatzeko baimena: 1074403
  • Bizkartzain pribatuen zerbitzuak emateko baimena: 1074404
  • Dokumentuak konpultsatzea eta liburuak bideratzea: 1074405
  • Giltzak ibilgailuan eramateko zerbitzua emateko baimena: 1074406
  • Zaintza armatuko zerbitzua emateko baimena: 1074407
  • Segurtasun-enpresak baimentzea eta inskribatzea: 1074408
  • Instalazio- eta mantentze-enpresen erantzukizunpeko adierazpena: 1074413
  • Erregistroko idazpenean honako hauek aldatzea: enpresaren egoitza, forma juridikoa eta jarduerak gehitzea.: 1074409
  • Segurtasun-enpresen ordezkaritzak irekitzeko baimena: 1074410
  • Segurtasun-enpresen borondatezko ezabaketa: 1074411
  • Ziurtagiriak ematea: 1074412

Baimentzeko eskaera

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Deklarazio-eskaera

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Aldaketa-eskaera

Konpultsatzeko eskaera

Izena emateko eskaera

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Erantzukizunpeko adierazpena

ordezkaritzak irekitzeko eskaera

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

ezerezteko eskaera

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Emateko eskaera

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.