Turismo-treneko zirkulaziorako baimen osagarria

Deskribapena


Tren turistikorako Zirkulazio Baimen Osagarria 

Tren turistikoek bide publikoetatik zirkulatzeko Zirkulazio Baimen Osagarria (ZBO) behar dute, Trafiko-arloko eskumena duen organoak emandakoa (Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren 28.6 artikulua).

Tren turistikoa trakzio-ibilgailu batez eta bagoi batez edo gehiagoz (atoiak) osatutako ibilgailu berezia da, turistak garraiatzeko sortu eta eraiki dena, eta, gainera, agintaritza eskudunak zirkulazio-baldintzei eta gehieneko abiadurari dagokienez ezartzen dizkion mugak bete behar ditu. Ibilgailu horiek, eraikitzen diren moduagatik, gehieneko abiadura 25 km/h-ra mugatuta daukate eta segurtasun-uhalik ez daukate.

ZBOa beharrezkoa da, kontuan hartu gabe elementu bakoitza ibilgailu berezi gisa matrikulatuta dagoen ala ibilgailu osoa unitate gisa matrikulatuta dagoen. Unitate gisa matrikulatuta badago, bagoien kopurua edozein dela ere, zirkulazio baimen bakarra ematen da ibilgailu-talde osorako eta, gainera, azterketa teknikoko txartel bakarra dauka, ibilgailu-taldea osatzen duten atoi guztiei buruzko informazioa jasotzen duena.

ZBOa lortzeko prozedurari hasiera emateko, baimenaren titularra izango denak edo haren ordezkariak eskaera egin behar du, Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (urriaren 1eko 39/2015 Legea) ezartzen dituen izapideak egingo dira eta Trafiko Zuzendaritzak argitaratu dituen instrukzioei jarraituko zaie.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Turismo-trenerako baimena: 0075806

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidea hasi aurretik:

  • Kontuan izan identitate elektronikorako bitarteko bat eduki behar duzula.
  • Prestatu beharrezko dokumentuak formatu digitalean (PDF edo formatu adminitidoak).

Gero, sar zaitez zerbitzu elektronikora eta adierazi dizkizugun 4 paseetara:

  1. Bete ezazu eskabidearen inprimakia. JarraibideakJarraibideak (DOCX, 16 KB).
  2. Erantsi aurretik prestatu dituzun dokumentuak. DokumentazioaDokumentazioa (DOCX, 13 KB)
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Bidali eskaera eta erantsi dituzun dokumentuak (urrats bera da).

Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.

Eskaera egiteko 2 aukera dituzu:

  1. Online inprimakia bete eta beharrezko dokumentuak formatu digitalean erantsi. Ondoren, inprimakia paperean inprimatu, eskuz sinatu eta adierazitako aurkezpen-lekuetan aurkeztu behar duzu. Jarraibideak Jarraibideak eta Dokumentazioa
  2. Online inprimakia bete gabe inprimatu. Inprimatu ondoren, eskuz bete eta sinatu behar duzu. Ondoren, adierazitako aurkezpen-lekuetan aurkeztu behar duzu. 

Online inprimakia betetzen baduzu eta dokumentuak formatu digitalean eransten badituzu (lehenengo aukera), hau izan behar duzu kontuan:

  • Administrazioak inprimakia eta erantsitako dokumentuak hilabete bateko epean gordeko ditu.
  • Hilabete bateko epe horren barruan inprimakia sinatuta aurkeztu behar duzu adieraztitako aurkezpen-lekuetan.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk