Euskadiko Jokoaren Erregistro Nagusian saiakuntza-laborategi gisa gaitzea eta inskribatzea.

Deskribapena


Euskadiko Jokoaren Erregistro Nagusian saiakuntza-laborategi gisa gaitzea eta inskribatzea. Gaitutako laborategiek joko-makinen eta beste joko-elementu batzuen betekizunak egiaztatzen dituzte, baldin eta egin zaizkien entseguei buruzko ziurtagiria behar badute, eta ziurtagiri horrek Jokoaren Erregelamendu Orokorreko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen badu. Entsegu-laborategiek eta ikuskapen-erakundeek, eskabidearekin batera gaitzeko, honako alderdi hauek egiaztatu beharko dituzte:

  1. Nortasun juridiko propioa duten, pertsona publikoak edo pribatuak.
  2. Egiaztatzeko Erakunde Nazionalak (ENAC) emandako egiaztapena dutela, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden arau-agiriei buruzkoa, edo estatuko edo nazioarteko beste erakunde egiaztatzaile batzuek emandako beste egiaztagiri batzuei buruzkoa, baldin eta egiaztatzen bada erregelamendu honetan eskatutako segurtasun-, egokitzapen- eta egokitasun-baldintza baliokideak bermatzen dituztela.
  3. Egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko egokiak diren baliabide teknikoak dituztela, bai eta jarduerak egiteko gaitasun eta espezialitate nahikoa duten giza baliabideak ere. Horretarako, memoria aurkeztu beharko dute, dituen baliabide teknikoak eta giza baliabideak zehaztuta.

Nori dago zuzenduta


Nortasun juridiko propioa duten erakunde publiko edo pribatuak, Jokoaren Erregelamendu Orokorrean araututako makinek makina bakoitzerako ezarritako baldintza teknikoak betetzen dituztela eta Jokoen Katalogoan jasotako jokoak garatzeko erabil daitezkeen gainerako elementu, sistema eta joko- eta apustu-materialei dagozkien baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen dutenak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879

Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

Arabako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz
Tf. 945 017020 / Faxa 945 017021

Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao 
Tf. 94 6075520 / Faxa 94 6075521

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián
Tf. 943 467125 / Faxa 943474532

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Laborategiaren alta: 0009519

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
  3. Sartu tramitazio elektronikoko aplikazio honetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk