Joko-lokal baterako sarbidea kontrolatzeko sistema instalatzeko baimena

Deskribapena


Sarrera ukatzeko eskubidea kontrolatzeko sistemak jarri behar dituzten lokalek lokal horietara sartu nahi duten pertsonen datuak egiaztatzeko sistema informatikoa izan beharko dute, 120/2016 Erregelamendu honen arabera lokal horietara sartzeko debekua dutenek lokaletara sar daitezela galarazteko. Euskarri informatiko horrek Jokoa Arautzeko Agintaritzarekin zuzenean konektatzeko aukera emango du, euskarrian jasotako pertsonen zerrenda eguneratu ahal izateko Jokoa Arautzeko Agintaritzaren ebazpenean xedatutako moduan.


 

Nori dago zuzenduta


Jokoaren Erregistro Orokorrean inskribatutako edozein enpresa.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879 

juegoyespectaculos@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • : 0009518

Joko-lokal baterako sarbidea kontrolatzeko sistema instalatzeko baimenaren eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk