Jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak egiteko udal-baimena. Ikuskizunen eskumena duen organoaren aldez aurretiko txosten loteslea (33. art.)

Deskribapena


Ikuskizunak eta jolas-jarduerak bide publikoan edo espazio publikoetan egiteko, udalaren aldez aurreko baimen singularra beharko da, baldin eta, ikuskizun edo jarduera horiek gauzatzeko edo publikoa hartzeko, instalazio edo egitura finkoak, aldi batekoak, eramangarriak edo desmuntagarriak erabiltzen badira.

Udal baimenaren aurretik, ezinbestekoa izango da Eusko Jaurlaritzan ikuskizunen arloko eskumena daukan Zuzendaritzak txostena ematea, baldin eta ikuskizuna edo jarduera sarrera mugatuko barrutietan egiten bada eta haien edukiera 700 lagunetik gorakoa bada.

Udalek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzara bidali behar dituzte proiektu teknikoak eta ekitaldiarekin lotutako gainerako dokumentazioa.

Nori dago zuzenduta


Udalak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Arabako Lurralde Zerbitzua
Telefonoa 945 017020 Faxa 945017021

Bizkaiko Lurralde Zerbitzua
Telefonoa 94 6075520 Faxa 94 6075521

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua
Telefonoa 943 467125 Faxa 943474532

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • : 1076401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Proiektua aurkeztu behar da, memoriak eta planoak barne. Horretan justifikatu behar da:

  • Nahitaez eduki beharreko kondizioak edo zerbitzuak badauzkala edo kontratatuta daudela, hala nola osasun-zerbitzuak, edukiera kontrolatzeko sistemak edota segurtasun pribatuko zerbitzuak, beharrezkoak izanez gero.
  • EKT (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) betetzen dela, gutxienez hauei dagokienean:
    • Segurtasuna suteen kasuan (EKT-OD-SS)
    • Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna (EKT-OD ESI)
  • 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazioko eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena, betetzen dela.
  • Ikuskizun publikoen eta jolas jardueren arloko araudi espezifikoa betetzen dela, eta horretarako, justifikatu beharko ditu higiene- eta osasungarritasun-baldintzak, lehen laguntzak, osasun-laguntza eta egituraren sendotasuna, beharrezkoa izanez gero.
    • 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena.
    • 17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena.
  • Egituren sendotasunaren justifikazioa, aplikatu behar bada (memoria, proiektua edota kasuan kasuko ziurtagiria erantsi behar dira).
  • Instalazio elektrikoen bermeak eta baldintzak betetzen direla (memoria, proiektua edota kasuan kasuko ziurtagiria erantsi behar dira)
  • Autobabesari buruzko araudia betetzen dela eta, hala badagokio, autobabes-plana ere erantsi behar da. (Azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuaren I. eranskina)

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Beste tramite batzuk