Barruko edo kanpoko interkonexio-sistemen homologazioaren alta

Deskribapena


Barruko edo kanpoko interkonexio-sistema Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatzeko eta homologatzeko eskaera. Interkonexio-sistemak kanpokoak badira, sistema horiek ematen dituen enpresak egin behar du eskaera; interkonexio-sistemak barrukoak badira, ordea, joko lokalaren enpresa titularrak egin behar du eskaera.

Barruko eta kanpoko interkonexio-sistemak homologatzeko eta horiek Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatzeko prozedura.

Nori dago zuzenduta


Interkonexio sistemen enpresa prestatzailea.

Joko lokalaren titularra, enpresa edo pertsona izanik.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879

Email: juegoyespectaculos@euskadi.eus

Kodea(k)

  • IS homologazio alta: 0009505

Homologazio altaren eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk