Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea, lanpostuan euskara erabiliz
Deskribapena
Langileak lanpostuaren eginkizunetan euskara erabiliz, esleitutako hizkuntza-eskakizunaren maila duela egiaztatuko da sistema honen bitartez.
Egiaztatze-modu hau ez da azterketan oinarritzen, baizik eta aurrez aurreko bisitetan. Horietan, dagozkion behaketak egin, eta ahozko eta idatzizko laginak jasoko dira zuzenean.
Erakundeak egin behar du parte hartzeko eskaera.
Langile bakoitzak gehienez bi urtean behin parte hartu ahal izango du egiaztatze-sistema honetan.
Nori dago zuzenduta
Deialdian parte hartzeak zer dakarren
Deialdi honetan izena ematen duenak ezin izango du parte hartu 2026ko IVAPen ohiko deialdietan.
Deialdian parte hartzeko baldintzak
- Interesdunak lanpostuko eginkizunen % 75 euskaraz egitea, gutxienez.
- Erakundeak baldintza zehatz batzuk bete behar ditu (ikus Agindua)
- Langileak gutxienez urtebeteko jarduna izan beharko du lanpostuan.
- Langileak bakarrik lanpostuak esleituta daukan hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ahal izango du.
- Lanpostuaren hizkuntza-eskakizunak derrigortasun-data ezarrita izan behar du.
Aplikatu beharreko araudia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Kontsultarik egin nahi baduzu, idatzi helbide honetara:
Kodea(k)
- Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea, lanpostuan euskara erabiliz: 1267401
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
2026ko deialdiaren ebazpena (PDF, 153 KB)
Eskaera egiteko jarraibideak (PDF, 1 MB)
Eskaera egitean, bi dokumentu hauek bete eta bidali egin behar dira:
Eskaerak egiteko epea: ekainaren 25etik uztailaren 15era.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.