EAEko administrazio orokorreko langileen administrazio-egoera aldatzea: eszedentziak, zerbitzu bereziak eta zerbitzu aktibora itzultzea

Deskribapena


Zerbitzu honen bidez, EAEko administrazio orokorreko funtzionarioek haien administrazio-egoera aldatu ahal izango dute: eszedentziak, zerbitzu bereziak eta zerbitzu aktibora itzultzea.

Jarraian, alderdi batek eskatuta honako kolektibo hauentzat eska daitezkeen administrazio-egoerak zehazten dira:

  1. Karrerako funtzionarioak (Informazio gehiago)
  2. Bitarteko funtzionarioak (Informazio gehiago)

Nori dago zuzenduta


Zerbitzu hau administrazio-egoera aldatu nahi duten EAEko administrazio orokorreko funtzionarioei zuzenduta dago: eszedentziak, zerbitzu bereziak eta zerbitzu aktibora itzultzea.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Enplegu Publikoko Sailburuordetza > Enplegu Publikoko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Enplegu Publikoko Sailburuordetza > Enplegu Publikoko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Hornikuntza eta Hautaketa Zerbitzua

Email: GestionPersonal@euskadi.eus

Kodea(k)

  • EAEko administrazio orokorreko langileen administrazio-egoera aldatzea: eszedentziak, zerbitzu bereziak eta zerbitzu aktibora itzultzea: 1253501

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk