Joko-lokalen jarduera eta lokal horietako ustiapen-baimenak berriro abian jartzea

Deskribapena


Covid-19aren ondorioz sortutako pandemiagatik, martxoaren 14an alarma-egoera deklaratu zenetik, ezin izan dira joko-lokalak jendearentzat ireki.

Aurreikusten denaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa ekainaren 8an deseskalatzearen III. fasera igaroko da. Hori gertatuz gero, joko-lokal horiek eta ostalaritza-lokaletan dauden joko- eta apustu-makinek, osasun-agintarien gomendioei jarraituz, berriro beren jarduerari ekin ahal izango diote eta horretarako, lokalen titularrek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari nahitaez jakinarazi beharko diote beren jarduerari berriz ekingo diotela.

Prozedura hau NAHITAEZKOA eta BEHARREZKOA da, Zuzendaritza honek kontrolatu eta ikuskapenak egin ahal izan ditzan. Prozedura horren bidez, jarduerari berriz ekin aurretik, titular bakoitzak adieraziko du zein ustiapen-baimen (eta beraz, horiekin lotuta dauden zein makina) jarriko dituen berriz martxan. Aretoak badira, gutxienez 12 baimen berraktibatu behar dira.

Prozeduraren barruan 3 aukera daude:

  1. Enpresaren baimenak: Jokoaren enpresa operadore beraren baimen guztiei berrekiteko eskaera.
  2. Joko-lokalaren baimenak: Joko-lokal beraren baimen guztiei berrekiteko eskaera.
  3. Banakako baimenak: Baimenei banaka berrekiteko eskaera.

Kasu guztietan, baimenaren edo baimenen egoeran “alta” berretsiko da eta horrek ondorioak izango ditu, tramitazio hau egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Nori dago zuzenduta


Joko operadoreak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Segurtasun Saila - Eusko jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

Tel. 945 018879 / Fax 945 018748 / juegoyespectaculos@euskadi.eus

Arabako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1. Vitoria-Gasteiz

Tf. 945 017020 / Faxa 945017021 / jokikus-araba@euskadi.eus

Bizkaiko Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Kale Nagusia, 81-1. solairua. Bilbao

Tf. 94 6075520 / Faxa 94 6075521 / jokikus-bizkaia@euskadi.eus

Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua

Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3 4. Donostia-San Sebastián

Tf. 943 467125 / Faxa 943474532 / jokikus-gipuzkoa@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • COVID-19ren ondorioz etendako baimenak berraktibatzea: 0015831

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Egindako izapidearen hurrengo egunean hartzen du balioa.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk