Babes publikoko etxebizitza edo antzekoa zuzenean edo ohiz kanpo esleitzea.

Deskribapena


Genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeei, indarkeria terroristaren biktima izan direnei, hirigintza-jarduketengatik beste bizileku bat jasotzeko eskubidea aitortu zaien bizikidetza-unitateei eta kaleratze judizial baten ondorioz alokairuan edo jabetzan bizi diren etxebizitza utzi behar duten kalteberatasun bereziko pertsonei edo bizikidetza-unitateei alokairu-araubideko etxebizitza zuzenean esleitzea da (etxebizitzaren legez kanpoko okupazioa kanpo uzten da).

Onuradun guztiek egon behar dute Etxebide Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda, eta araudi espezifikoari buruzko baldintzak bete behar dituzte.

Gainera, etxebizitza bat Hirugarren Sektoreko erakunde bati edo beste administrazio publiko bati eslei dakioke, etxebizitza-premia berezia duten kolektiboei zuzendutako zerbitzu bat sortzeko. Kasu horretan, lagapen-hartzailea erakunde edo administrazio publiko eskatzailea da.

Nori dago zuzenduta


Administrazio publikoak eta Hirugarren Sektoreko erakundeak, aldez aurretik identifikatutako kolektiboentzat soilik

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Etxebizitza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • : 1225001

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk