Azterketa-Fasea

Herritarren Parte-hartzeari buruzko Programak definitzen du zein den Eusko Jaurlaritzaren parte-hartze publikoaren estrategia Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala prestatzeko prozesuan, eta idazketa-prozesuaren faseetako bakoitzean garatzen du parte-hartze hori.

Parte-hartze publikoaren proposamenak bi punturen arteko oreka onargarria bilatu behar du: alde batetik, parte-hartzea ahalik eta zabalena eta malguena izatea herritar guztientzat; eta, bestetik, egituraketa operatibo eta praktikoa zehaztasunez finkatuta egotea. Modu horretan, idazketa-taldeak eta Lurralde Plan Sektoriala egiteko eta onartzeko eskumena duten organoek parte-hartzearen berri izango dute, sintetizatu ahal izango dute, eta aintzat hartuko dute. Horrela, argi eta zehatz jakin ahal izango da zein den Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren iritzia, onartu nahi den lurralde-antolamendurako tresnari buruz. Beste alde batetik, pandemiak sortu duen salbuespenezko egoerarekin ere bat etorri beharko du.

Esparru horretan, hauek dira aurkeztutako partaidetza-prozesuak lortu nahi dituen helburu espezifikoak:

  • Planaren berri ematea EAEko biztanleei.
  • Partaidetza-prozesuan egin beharreko ekintzak eta jarduerak diseinatzea.
  • Helarazi beharreko mezuak eta prozesu honen faseetan erabili beharreko komunikazio-euskarriak proposatzea.
  • Planaren diagnostiko-faseko ekarpenak jasotzea.
  • Bildutako informazioa bahetzea, antolatzea eta egituratzea, eta informazio hori Plana idazteko prozesuaren egiturara eta terminologiara egokitzea.
  • Plana idatzi duen taldeari ekarpenak egitea, planean sar ditzan.

Partaidetza-prozesua abiarazteko oinarria funtsezko bi dokumentu dira: Partaidetza Plana eta Oinarrizko Dokumentua.

Partaidetza Plana partaidetza-prozesuaren ibilbide-orria ezartzen duen dokumentua da, eta erakunde interesdunen eta, oro har, herritarren lankidetza definitzen eta artikulatzen du, energia berriztagarrien etorkizuneko lurralde-ereduaren definizioan bertan. Parte-hartzeari buruzko proposamen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusitako parte-hartze publikorako bidea zabaldu nahi da, herritarren aurretiko parte-hartze maila zabalagoa sortuz eta antolatuz; hartara, Lurralde Plan Sektoriala onartzeko prozesuaren plangintza-dokumentuak prestatzeko faseetan ere jardun ahal izango da.

Oinarrizko Dokumentua dokumentu tekniko bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak egindakoa. Dokumentu horretan, partaidetza-tresnen bidez landu beharreko gaiak zerrendatzen dira, eta eduki teknikoen laburpen bat izango da, aipatutako prozesua abian jartzeko abiapuntu gisa erabiliko dena.

Partaidetza-prozesua elkarren segidako 4 fasetan egituratzen da. Prozeduraren fase bakoitzean, tresnak eta ekintzak zehaztuko dira, eta ekintza horietako batzuk gainjarri egingo dira denboran zehar.

Hauek dira partaidetza-prozesua osatzen duten faseak:

  • 1. fasea: Prestaketa.
  • 2. fasea: Aurretiazko kontsultak.
  • 3. fasea: Parte-hartzea.
  • 4. fasea: Ondorioa.

(Ikusi programa osoa (PDF, 555 KB) (PDF) (leiho berri batean irekitzen da) erantsitako dokumentuan)

Lehenengo parte-hartzea:

Bigarren parte-hartzea:

Hirugarren parte-hartzea

Azken aldaketako data: