Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azken Txostena. 04/2021 kanpaina: Ogi integrala: etiketak, ezaugarriak eta osaera.

Kanpainaren justifikazioa

2019ko maiatzaren 31tik aurrera, ogiaren kalitateari buruzko araudi berria sartu zen indarrean, eta zehazki eta zorrotz ezarri ziren, besteak beste, zer ogik erabil dezaketen «integrala» hitza eta erabilitako irin integralen ehunekoa adierazteko betebeharra (soilik integralak erabili ez badira).

Helburua

Kanpaina honen helburua izan da (izaera informatiboa izan du) ogi integralak etiketetan, ezaugarrietan eta osaeran aplikatu beharreko araudia betetzen duela egiaztatzea. 

Horrez gain egiaztatu da establezimenduek erreklamazio-orriak zituztela bezeroentzat, orri horiek zituztelako  kartelak zeudela eta nahitaezko datuak dituen salmenta-tiketa ematen zela.

Kanpainaren nondik norakoak

Guztira 15 ikuskapen egin dira, eta horietako 5etan laginak hartu dira.

Ikuskatutako establezimenduak ausaz hautatu dira, baina lurralde-proportzio egokia mantendu da.

Ikuskapenak ekainaren 4tik 11ra bitartean egin ziren baina lagin batzuen emaitzak irailean jaso dira.

Lortutako emaitzak

Egiaztapen-zerrenda duten establezimenduetako jarduerak

Laginik hartu gabeko 10 ikuskapenetan, ogi integralari edo ale oso ontziratuari buruzkoetan, % 60ko ez-betetzea antzeman da. Azpimarratu behar da ez-betetze ohikoena izan dela prestaketan erabilitako irina ez dela soilik integrala, izendapenean ez dela sartzen «% X irin integralarekin egina» aipamena (X da erabilitako irin integralaren %a), eta izendapena ez dela osatzen erabilitako irinen jatorri diren zerealaren edo zerealen izenarekin (% 75).

Beste ez-betetze garrantzitsu batzuk:

  • Ez da osagai edo osagai-kategoria jakin batzuen kantitatea ez da agertzen, nahiz eta izendapenean agertu edo irudikapen grafikoren batean nabarmenduta egon. (% 33,33).
  • Ogia irin integral hutsez eginda badago, ez da «ogi integrala» edo «ogi % 100 integrala» esaten, eta ez da izena osatzeko erabilitako irina edo irinak datozen zerealaren edo zerealen izena jarri da (% 20).
  • Balio energetikoan ez da agertzen kj/kcal (% 20).
  • Prestaketan erabilitako irina ez bada soilik integrala, izendapenean ez da jarri «irin integrala % X da» (X da erabilitako irin integralaren %a), eta izendapena ez da osatu erabilitako irinen jatorri diren zerealaren edo zerealen izenarekin (% 100).
  • Ez da agertzen osagai edo osagai-kategoria jakin batzuen kantitatea, kasu hauetan: izenean agertzen badira edo kontsumitzaileak izen horrekin lotzen badu; etiketan hitzen, irudien edo irudikapen grafikoaren bidez nabarmentzen badira; edo elikagai bat definitzeko eta haren izena edo itxura dela-eta nahas daitezkeen produktuetatik bereizteko funtsezkoa bada (% 100).
  • Elikagaiei buruzko nahitaezko informazioa ez dago eskuragarri, eta ez dago erraz eskuratzeko moduan (% 66,70).
  • Nahitaezko informazioa ez da idatziz aurkezten elikagaiari itsatsitako etiketetan edo elikagaiak saltzeko lekuetan, elikagaian bertan edo elikagaitik gertu dauden lekuetan jarritako karteletan (% 66,70).
  • Ez da jakinarazi alergia eragin dezaketen osagaiak daudenik, eta ez da adierazten establezimenduaren zein tokitan dagoen eskuragarri informazio hori. (% 33)

Laginak hartu osteko jarduerak

Jardueren % 40 ez datoz bat araudiarekin. Eta ez-betetze nabarmenena produktua ez identifikatzea izan da.

Ondorioak

Hautemandako ez-betetzeek ehuneko altuak izan dituzte (hau da, jarduera gehienetan gertatu dira), eta elikagaiaren izendapenarekin, osagaiei buruzko informazioarekin edo informazio horren kokapenarekin lotutako alderdietan eman dira batez ere. Ez-betetze batzuk ohartarazpenak jaso ondoren konpondu dira.

Laginak hartzeagatiko jarduerei dagokienez, ez-betetzeak produktuaren identifikazioan eta kontsumitzailearentzako informazioan ere oinarritu dira, baina ezin izan da zehaztu zereal espeziea ogi integralean.

Azken aldaketako data: