Pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak. 2013KO DEIALDIA.

Diru-laguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze sozialerako jarduerek pertsona, familia, talde eta komunitateekin, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerek, eta batez ere esperimentazioa edo berrikuntza dakarten jarduerek.
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2013an 4.438.280 euroko zenbatekoa emango da gehienez.
- Agindua, 2013ko maiatzaren 2koa (BOPV Zk. 84/2013)
Agindua, 2013ko maiatzaren 2koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako 2013ko deialdia egiten da.
- 271/2012 Dekretua (BOPV Zk. 244/2012)
271/2012 DEKRETUA, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andia, 13
20003 Donostia-San Sebastian, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
• Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
-
Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
-
Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
-
Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
-
Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
-
Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
-
Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Diru-laguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze sozialerako jarduerek pertsona, familia, talde eta komunitateekin, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerek, eta batez ere esperimentazioa edo berrikuntza dakarten jarduerek.
Ekimen sozialeko erakunde pribatuek eska ditzakete dirulaguntza hauek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako, berariazko baldintza hauek betetze dituztenak:
a) Legearen barruan sortuta egotea, eta diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez, dagozkien erregistroetan edo administrazio-erroldetan behar bezala erregistratuta egotea.
b) Irabazi-asmorik ez izatea, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat, eta helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatzea.
c) Egoitza soziala edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du. Ordezkaritza baldin bada hemen daukana, beste bi baldintza hauek ere bete beharko ditu: dagokion erregistroan inskribaturik egon beharko du; eta, gutxienez, hiru urte eman behar ditu deialdira aurkeztu dituen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan benetan eskaintzen.
Diru-laguntza linea honen barruko jarduerak finantzatzeko, 2013an 4.438.280 euroko zenbatekoa emango da gehienez.
Jardueraren onartutako aurrekontuaren %80rainoko finantzaketa eman dezake Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak.
Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango ditu 210.000 euroak gainditu.
Ezin izango da emandako laguntzaren %10 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera.
Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren %5 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.
Ordainketa zatika egingo da, %70 ematen den unean ordainduko da eta gainerako %30a, diru-laguntzarako onartua izan den eginiko gastuaren frogagiriak aurkeztutakoan.
Eskabide orria pdf betegarria da, erakunde interesdunak bete, inprimatu eta adieraziteko lekuetan paperean aurkez dezakeena. Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko du, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala.
Diru-laguntza deialdira aurkezten den jardueraren azalpena. Jardueraren aurkezpenaren formularioa dokumentu betegarria da, erakunde interesdunak bete, gorde eta adieraziteko lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez dezakeena.
Diru-laguntza deialdira aurkezten den jardueraren datu ekonomikoak. Formulario hau dokumentu betegarria da, erakunde interesdunak bete, gorde eta adieraziteko lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez dezakeena.
Legezko ordezkaritzaren egiaztapena, soil-soilik eskaeraren sinatzailea, eskaera presentziala edo telematikoa dela, ordezkaritza hori ez duen pertsona bat denean, betiere erakundearen estatutuen arabera.
- Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak
- Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Eskabide-orria, I-A Eranskina eta I-B Eranskinarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Erakundearen gastuen eta diru-sarreren balantzea 2012an.
- Entitate eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman erregistratuta ez badago, Entitatea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela jasotzen duen erantzukizun-deklarazioa.
- Legezko ordezkaritzaren egiaztapena, soil-soilik eskaeraren sinatzailea, eskaera presentziala edo telematikoa dela, ordezkaritza hori ez duen pertsona bat denean, betiere erakundearen estatutuen arabera.
- Lehen aldiz aurkezten diren edo beren banku-datuetan aldaketak dituzten erakundeak: "Datuen Alta/ Hirugarren Interesduna"ri buruzko fitxa, erakundearen identifikazio-txartelarekin batera altarako bada.
Eskabide formularioa zuzenean lotzen da izapidetze elektronikoarekin. Horretarako, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatuko dizu:
- Erakundearen lege-ordezkaria edo dirulaguntza eskaeretarako pertsona ahalduna: NAN elektronikoa, ONA, herritarraren ziurtagiria.
- Erakunde eskatzailea: Erakundearen ziurtagiria.
Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko da, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala. Gomendagarria da izapidetzea hasi baino lehen erantsi beharreko dokumentazioa lortzea eta zure ordenagailuan gordetzea.
Eskaera eta tramitazio telematikoa egiteko laguntza
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da, bete, inprimatu eta adierazitako lekuetan paperean aurkez daitekeena. Formulario honekin batera II-A Eranskina (Diruz-lagundutako jardueraren memoria) eta II-B Eranskina (Diruz-lagundutako jardueraren datu ekonomikoak) erantsi beharko dira.
Jardueraren memoria aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da, bete, gorde eta adierazitako lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez daitekeena.
ARTXIBO HAU GORDE EGIN BEHAR DA BETE BAINO LEHEN. Jardueraren datu ekonomikoak aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da, bete, gorde eta adierazitako lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez daitekeena.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Eskaerak aurkezteko azken eguna ekainaren 3a da, astelehena.
Eskaera postaz bidaltzen bada, kontuan izan behar da Posta Bulegora joateko garaian gutunazala zabalik eraman behar dela, Postako langileek eskaera zigilatzeko, gehienez ere ekainaren 3ko datarekin.
Bost hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.