Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak
Xedea:

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, beste toki-entitate batzuek, toki-erakunde autonomoek, tokiko garapen-agentziek eta tokiko merkataritza-sozietateek eska ditzaketen diru-laguntzen deialdia. Betiere, honako lerro hauekin bat etorriz:

  • Lurzoru kutsatuak. Tokiko titulartasun publikoko lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta leheneratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak.

  • Atmosfera. Inguruneko airearen kalitatea hobetzea sustatzen duten ekintzak, zarataren inguruko ekintzak, eta EAEn negutegi-efektuko gasen isurpena eta klima-aldaketaren ondorioak murrizten dituzten ekintzak.

  • Biodibertsitatea. EAEko dibertsitate biologikoari eusteko eta berau leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak.

  • Eskolako 21 Agenda. Eskolako 21 Agendaren eta Tokiko 21 Agendaren arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak.

.

Diru kopurua:

Bi milioi euro (2.000.000)

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2013ko ekainaren 19koa, (EHAA Zk. 0000/2013)

    Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ingurumena eta Lurralde Politika
Deialdia egiten duen organoa:
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua
Erakunde erabakigarria:
Ingurumena eta Lurralde Politika
Egitura atal ebazlea:
Ingurumen Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000

IHOBEline zerbitzuak (900 15 08 64) deialdiaren urteko Aginduari buruzko zalantzak argituko ditu.

 


 

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, beste toki-entitate batzuek, toki-erakunde autonomoek, tokiko garapen-agentziek eta tokiko merkataritza-sozietateek eska ditzaketen diru-laguntzen deialdia. Betiere, honako lerro hauekin bat etorriz:

  • Lurzoru kutsatuak. Tokiko titulartasun publikoko lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta leheneratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak.

  • Atmosfera. Inguruneko airearen kalitatea hobetzea sustatzen duten ekintzak, zarataren inguruko ekintzak, eta EAEn negutegi-efektuko gasen isurpena eta klima-aldaketaren ondorioak murrizten dituzten ekintzak.

  • Biodibertsitatea. EAEko dibertsitate biologikoari eusteko eta berau leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak.

  • Eskolako 21 Agenda. Eskolako 21 Agendaren eta Tokiko 21 Agendaren arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak.

 

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak, beste toki-entitate batzuk, toki-erakunde autonomoak, tokiko garapen-agentziak eta tokiko merkataritza-sozietateak.

Tokiko merkataritza-sozietateek baldintza hauek bete behar dituzte: beraien kapital soziala titulartasun publikokoa izatea eta bazkide gehienak udalak izatea. Gainera, parte hartzen duten udalerrietako alkateek izendatu behar dituzte sozietate horiek, diru-laguntzaren xede den jarduna egin dezaten.

Aipatzen diren erakundeek partaidetza pribatua baldin badute, ezingo dira onuradun izan.

Diru-laguntza hauek ematea eta, hala badagokio, ordaintzea honexek baldintzatuko du: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen esparruan, dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko ezein espedientek bukaturik egon beharko du.

Ezin izango dituzte aipatzen diren laguntzak eskuratu diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala duten erakundeek, edo legezko debekuren bat dutenek, tartean dela Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoa.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Guztira, bi milioi eurokoa (2.000.000) izango da, hargatik eragotzi gabe agindu honetako xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzea. Zenbateko hori honela banakatzen da:

  • Lurzoru kutsatuen lerrorako: gehienez, seiehun mila euro (600.000) erabiliko dira.
  • Atmosferaren lerrorako: gehienez, seiehun mila euro (600.000) erabiliko dira.
  • Biodibertsitatearen lerrorako: gehienez, seiehun mila euro (600.000) erabiliko dira.
  • Eskolako 21 Agendaren lerrorako: gehienez, berrehun mila euro (200.000) erabiliko dira.
Muga:

Diru-laguntzen zenbatekoek gehienezko muga hauek izango dituzte:

  • Lurzoru kutsatuen lerroan.

 

Ingurumen-ikerketa eta -jarraipena

Leheneratzea

35.000 biztanletik gorako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 60

35.000 biztanletik beherako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90

 

Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 60.000 eurokoa da ikerkuntza-proiektu bakoitzeko, eta 200.000 eurokoa, leheneratze-proiektu bakoitzeko.

Zabortegietan egiten diren ingurumen-jarraipeneko proiektuen kasuan, diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da.

  • Atmosferaren lerroan:

7.000 biztanletik gorako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50

7.000 biztanletik beherako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75

Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 100.000 euro da proiektu bakoitzeko.

  • Biodibertsitatearen lerroan:

7.000 biztanletik gorako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70.

7.000 biztanletik beherako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90.

Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 100.000 euro da proiektu bakoitzeko; hala ere, proiektuak abian jartzeko behar diren lizentziak eta baimenak lortzeko idatzitako proiektuak abian jartzeko behar diren lizentziak eta baimenak lortzeko azterlanak egitea helburu duten proiektuen kasuan, gehienezko zenbatekoa 10.000 euro da.

  • Eskolako 21 Agendaren lerroan.

Laguntzak ezin dira izan diruz lagundu ahal diren gastuen % 50etik gorakoak, ezta 15.000 eurotik gorakoak, entitate onuradun bakoitzeko.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabideak aurkeztea
Eskabideak aurkeztea:
Diru-laguntza eskabide bakoitzaren 2 kopia aurkeztuko dira, osorik, bata paperezko formatuan, eta bestea, berriz, euskarri digitalean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Diru-laguntzen eskabidea (Eskaera)

Aginduaren I. Eranskina.

Jarduna azaltzen duen memoria (Eskaera)

Aginduaren II. Eranskina. Diru-laguntza eskatzen den proiektu bakoitzerako bete behar da

Kutsatutako lorzoruen lerroko proiektuari buruzko formularioa (Eskaera)

Aginduaren III-A Eranskina.

Atmosferaren lerroko proiektuari buruzko formularioa (Eskaera)

Aginduaren III-B Eranskina.

Biodibertsitatearen lerroko proiektuari buruzko formularioa (Eskaera)

Aginduaren III-C Eranskina.

Eskolako 21 Agendaren lerroko proiektuari buruzko formularioa (Eskaera)

Aginduaren III-D Eranskina.

ESKOLAKO 21 AGENDAREN LERROKO PROIEKTUA AZALTZEKO MEMORIA (Eskaera)

Aginduaren IV. eranskina

Eranskinak (Eskaera)

I. ERANSKINA. DIRU-LAGUNTZA ESKATZEKO FORMULARIOA

II. ERANSKINA. JARDUNA AZALTZEN DUEN MEMORIA

III-A ERANSKINA. LURZORU KUTSATUEN LERROKO PROIEKTUARI BURUZKO FORMULARIOA

III-B ERANSKINA. ATMOSFERAREN LERROKO PROIEKTUARI BURUZKO FORMULARIOA

III-C ERANSKINA. BIODIBERTSITATEAREN LERROKO PROIEKTUARI BURUZKO FORMULARIOA

III-D ERANSKINA. ESKOLAKO 21 AGENDAREN LERROKO PROIEKTUAREN FORMULARIOA

IV. ERANSKINA. ESKOLAKO 21 AGENDAREN LERROKO PROIEKTUA AZALTZEKO MEMORIA

Dokumentazioa:
  • Eskatzen duen entitatearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontutan harturik, eskabide guztiekin batera, derrigorrez, hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

    Eskaera egiten duen entitatearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontutan harturik, eskabide guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    a) Eskabide-formularioa, aginduaren I. eranskinean ageri den ereduari jarraikiz, behar bezala beteta, eta alkateak izenpetuta edo, bestela, mankomunitateko, toki-entitateko, tokiko erakunde autonomoko, tokiko garapen-agentziako edo tokiko merkataritza-sozietateko lehendakariak izenpetuta.

    b) Aginduaren II. eranskina, behar bezala beteta eta jardunaren aurrekontu banakatua eta jarduna azaltzen duen memoria  dituela, eta III. eranskina, diru-laguntza lerro bakoitzari dagokiona. Hala behar izanez gero, jarduna azaltzeko memoria osagarri bat, eta finantzatu nahi den jarduna hobeto ulertzeko behar diren gainerako dokumentuak.

    c) Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, diru-laguntzaren xede den jarduna egitea onartzen duen erabakia jasotzen duena.

    d) Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, helburu berarekin diru-laguntzak, laguntzak edo diru-sarrerak eskatu edo jaso diren azaltzen duena.

    e) Erakunde eskatzailea tokiko garapen-agentzia bat baldin bada, aurreko idatzi-zatietan adierazitako agiriez gain, bere estatutuen fotokopia aurkeztu beharko du.

    Eskabidea egiten duen entitatea tokiko merkataritza-sozietate bat baldin bada, aurreko idatzi-zatietan eskatutako agiriez gain, honako hauek aurkeztu beharko ditu: jarduna egingo den udalerrietako alkateen onespen-erabakia, entitate hori jarduna egiteko izendatzen duena; Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia; diru-laguntza eskatu duen pertsonaren alde emandako ordezkaritza-ahalordearen fotokopia, merkataritza erregistroan inskribatua, eta pertsona horren NANaren fotokopia; merkataritza-erregistroan inskribatutako estatutuen fotokopia; zerga betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak egunean beteta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. Ordezkaritza-ahalordearen eta estatutuen kopia bakarra aurkeztuko du eskabidea egiten duen merkataritza-sozietate bakoitzak. Aurreko lau urteetan merkataritza-sozietateak ingurumen-organoari diru-laguntzarik eskatu badio, eta eskatzaileak adierazten badu aurkeztu zituen dokumentuetan ez dela aldaketarik gertatu orduan aurkeztutako eskabideaz geroztik, agiri horiek aurkeztu beharrean, nahikoa izango da dokumentazioa zein egunetan eta zein deialditarako aurkeztu zuen adieraztea.

    f) Lurzoru kutsatuen lerroaren kasuan, entitate eskatzaileak kokalekua titulartasun publikokoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behako du, bai eta titulartasun publiko hori noiz eskuratu zen argitu ere. Betekizun horiek egiaztatzeko, besteak beste jabetza erregistroaren idatzi-ohar soil bat aurkeztu daiteke; bestela, entitatearen idazkariak emandako ziurtagiri bat, alderdi horiek egiaztatzen dituena.

    Eskatzaileek, borondatez eta puntuazio handiagoa lortze aldera, eskabideekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:

    a) Hala badagokio, entitateko idazkariak egindako ziurtagiria, udalaren osoko bilkuran Tokiko 21 Agendaren Ekintza Plana onetsi dela egiaztatzen duena, edo Tokiko 21 Agendaren prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena.

    b) Atmosferaren gaineko ekintzen kasuan, entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, Airearen Kalitatearen Ekintza Plana ezartzeko prozesua hasteko udalaren osoko bilkuran hartutako erabakia jasotzen duena.

    c) Biodibertsitaterako ekintzen kasuan, erakunde eskudunek proiektua gauzatzeko emandako baimenak (baldin eta jardunak jabari publiko hidraulikoan, Itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoan, parke naturaletan, eta abarretan egitekoak badira) eta ekintzak egitekoak diren lursailen eskuragarritasunaren edo jabetzaren gaineko ziurtagiria.

    d) Aginduaren 15. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpide guzti-guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.

    Gainera, osoko bilkuraren erabakia (edo baliokidea) aurkeztu beharko da, eta, han adierazi, ezen kokalekua berrerabiltzean gainbaliorik sortzen baldin bada diru-laguntza itzultzeko konpromisoa hartzen duela, betiere Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean xedatutakoarekin bat etorriz. 

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/07/09 - 2013/08/08
Ebazteko epea:

Ebazpenaren berri interesatuei emango zaie Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta. Prozeduraz ebatzi eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Eusko Jaurlaritza; Ingurumena eta Lurralde Politika; Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Eusko Jaurlaritza; Ingurumena eta Lurralde Politika; Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
30/12/2013
Erlazionatutako ebazpenak: