Aurrera Begira - Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak
- Informazio orokorra
- Informazio metodologikoa
- Taula Estatistikoak
- Txostenak
- Galde-sortak
- Definizioak
- Kontaktua

Aurrera Begira Gazteen Euskal Behatokiak
urtero egiten duen ikerketa bat da (beste leiho batean irekitzen da), euskal gazteek oraina nola hautematen duten eta epe laburrean etorkizunerako zer itxaropen dituzten jakiteko. Euskadiko gazteen egoera ebaluatzeko eta jarraipena egiteko tresna erraza eta sintetikoa da, 2013tik urtero egiten diren 10 adierazleren bidez. Egungo egoerari eta etorkizun hurbilari buruz gazteek duten pertzepzioan jartzen du arreta, bereziki enpleguan eta emantzipazioan.
Zehatzago, honako helburu espezifiko hauek zedarritu daitezke:
- Gazteen lehentasunen eta beren bizi-proiektuak garatzeko dituzten zailtasunen bilakaera ezagutzeak aukera ematen die gazteen esparruan erantzukizun politiko eta teknikoak dituztenei erabaki informatuak hartzeko.
Aurrera Begira - Gazteen aurreikusoenei buruzko. Gazteen Euskal Behatokiaren urteko ikerketa.
- EAEko gazteek oraina nola hautematen duten eta epe laburrean etorkizunerako zer itxaropen dituzten jakitea.
- Gazteen lehentasunen eta beren bizi-proiektuak garatzeko dituzten zailtasunen bilakaera ezagutzeak aukera ematen die gazteen esparruan erantzukizun politiko eta teknikoak dituztenei erabaki informatuak hartzeko.
Online inkestak
Biztanleria-eremua
Euskal AEn bizi diren gazteak
15-29 urteko pertsonak
Denbora-eremua
Datuak urtean behin jasotzen dira.
Eremu geografikoa
Eragiketa Euskal Autonomia Erkidegoan egiten da, eta informazioa eskaintzen du EAEren eta haren lurralde historikoen eremu geografikoan.
Laginaren azken tamaina
Lortutako lagina 2.663 online inkestakoa da, 2024ko abenduaren 9tik 2025eko urtarrilaren 8ra bitartean egindakoak.
Ponderazio-aldagaiak:
- Sexua: Gizona, Emakumea eta Ez bitarra
- Adin tarteak: 15-19, 20-24 eta 25-29
- Lurralde historikoa
Aurrera Begira - Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak. Taula estatistikoak:
Aurreko estatistika-taulak: Gazteen Euskal Behatokian
infromazio gehiago (2013-tik hasita datuak)
Aurrera Begira - Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak. Azken txostena:
- Aurrera Begira - Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak 2024 (PDF, 1 MB)

- Aurkezpena Aurrera Begira 2024 (2025ko Maiatza) (PDF, 751 KB)

Egindako aurreko txostenak: Gazteen Euskal Behatokian
informazio gehiago (2013 urtetik aurrera datuak)
Aurrera Begira - Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak. Galdesortak:
Azken edizioko galdesorta:
Aurreko galdesortak: Gazteen Euskal Behatokian
informazio gehiago (2013 urtetik aurrera datuak)
Aurrera Begiran erabiltzen diren adierazleen definizioak
Norberaren egoera pertsonalari, gazteen egoera orokorrari eta Euskadiren egoerari emandako balorazioen batez besteko puntuazioa, 0tik 100era doan eskalan.
Adierazlea hiru galderatan oinarritzen da. Norberaren egoera pertsonalari (A), Euskadiko gazteen egungo egoerari (B) eta Euskadiren egungo egoerari (C) 0tik 10era bitarteko puntuazioa ematea eskatu zaie inkestatuei.
Adierazlea kalkulatzeko, alderdi bakoitzari emandako puntuazioen batez besteko aritmetikoa egin da, eta emaitza 10ez biderkatu da, 0tik 100era doan eskalara egokitzeko.
EBI = [(A+B+C) / 3] x 10
Norberaren egoerari buruzko hainbat arlo aintzat hartuta (lan egoera edo lanarekiko aurreikuspenak, ikasketak edo prestakuntza maila, familia, astialdia edo denbora librea, lagunak, harreman sentimentalak edota sexualak, osasun fisiko eta mentala, itxura fisikoa, hilean duten dirua eta familiarekin edo beren kontura bizitzea, norberaren kasua kontuan izanda), bakoitzarekiko poztasunari emandako balorazioen batez besteko puntuazioa, 0tik 100era doan eskalan).
Adierazlea galdera bakarrean oinarritzen da. Galdera horretan euren bizitzaren hamar alderdietan duten poztasun-mailari 0tik 10era bitarteko puntuazioa ematea eskatu zaie inkestatuei. Hauexek dira hamar alderdi horiek: beren lan-egoera edo lan-aurreikuspenak (A), beren ikasketak edo prestakuntza maila (B), beren familiarekin edo beren kontura bizitzea, norberaren kasuaren arabera (C), beren familia (D), beren astialdia edo denbora librea (E), beren lagunak (F), beren harreman sentimental edota sexualak (G), beren osasun fisikoa (H), beren osasun mentala (I), hilean duten dirua (J) eta beren itxura fisikoa (K).
Adierazlea kalkulatzeko, alderdi bakoitzari emandako puntuazioen batez besteko aritmetikoa egin da, eta emaitza 10ez biderkatu da, 0tik 100era doan eskalara egokitzeko.
NOI = [(A+B+C+D+E+F+G+H+I+J+K) /11] x 10
Bizi-alderdien balantzeak erlazioan jartzen ditu, alde batetik, gazteek beren bizitzako hamar alderdiri ematen dieten garrantzia eta, bestetik, haiekin lortzen duten gogobetetasuna, eta bi kasuetan 0-100 eskala erabiltzen da. Kontuan hartutako hamar alderdiak hauek dira: lan egoera edo lanarekiko aurreikuspenak, ikasketak edo prestakuntza maila, familia, astialdia edo denbora librea, lagunak, harreman sentimentalak edota sexualak, osasun fisikoa, osasun mentala, itxura fisikoa, hilean duten dirua eta familiarekin edo beren kontura bizitzea, norberaren kasua kontuan izanda. Gogobetetzearen kenketak ken alderdi bakoitzari emandako garrantziak zehazten du dagoen arraila, eta balantzea positiboa edo negatiboa den.
Balantzea bi galdera oinarri hartuta egiten da. Lehenengo galderan inkestatutako pertsonei eskatzen zaie adierazteko 0 eta 10 arteko eskala batean zenbat punturekin neurtzen duten beren bizitzako zenbait alderdiri emandako garrantzia (lanari, ikasketa edo formazioari, familiari, osasunari, itxura fisikoari, harreman sentimental edota sexualei, astialdiari, lagunei, diruari eta ematzipatzeari, hau da, beren kontura bizitzeari). Bigarren galderan eskatzen zaie adierazteko alderdi horiekiko (beren lan-egoera edo lanarekiko aurreikuspenak, beren ikasketak edo formazio maila, beren familia, beren osasun fisikoa, osasun mentala, beren itxura fisikoa, beren harreman sentimental edota sexualak, beren astialdia, beren lagunak, hilean duten dirua eta beren familiarekin edo beren kontura bizitzea, norberaren kasuaren arabera) duten gogobetetasun pertsonala edo poztasun maila, 0-10 eskala berean neurtuta.
Ondoren balio guztiak 10ez biderkatzen dira, 0-100 eskalara egokitzeko, eta, ondoren, asebetetzearen kenketa egiten da, alderdi bakoitzari emandako garrantzia kenduta, dagoen arrakala eta balantzea positiboa edo negatiboa den zehazteko.
Urtebetean enplegua galtzea edo beren lan-egoera okertzea oso edo aski litekeena delako ustea duten langile gazteen ehunekoa.
Gazte landunei egindako bi galderatan oinarrituta eratzen da adierazlea. Lehenengoan (A), inkestatutako pertsonei eskatzen zaie adierazteko zer neurritan uste duten litekeena dela urtebeteko epean daukaten enplegua galtzea. Bigarrenean (B), daukaten enplegua ez dutela galduko uste dutenei galdetzen zaie adierazteko zer neurritan uste duten litekeena dela urtebeteko epean beren lan-baldintzak okertzea.
Adierazlea kalkulatzeko, batera kontuan hartzen dira, alde batetik, gazte landunen ehuneko zenbatek uste duten litekeena dela beren enplegua galtzea urtebeteko epean eta, bestetik, lana galtzeko arriskurik aurreikusten ez duten arren, zenbatek uste duten litekeena dela daukaten lan egoera okertzea.
LGOA = (A= Segur aski bai + Agian bai) + [(A= Ez duzu uste + Seguruenik ez) & (B= Segur aski bai + Agian bai)]
Urtebeteko epean enplegua aurkitzea espero duten langabe gazteen ehunekoa.
Adierazlea galdera batean oinarritzen da (A), eta bertan langabeei ondokoa eskatu zaie: adieraz dezatela zein neurritan uste duten probablea dela (seguru aski bai, agian bai, ez duzu uste, seguruenik ez) urtebeteko epean enplegua aurkitzea.
Adierazlea kalkulatzeko, urtebeteko epean seguru aski edo agian enplegua aurkituko dutela uste dutenen ehunekoak hartu dira kontuan.
LAA = (A= Seguru aski bai edo Agian bai)
Ikasketak bukatutakoan, prestakuntzari lotutako enplegua aurkitzea espero duten ikasleen ehunekoa.
Adierazlea galdera bakarrean oinarritzen da (A), eta bertan ikasleei galdetu zaie zein neurritan uste duten probablea dela (seguru aski bai, agian bai, ez duzu uste, seguruenik ez) euren prestakuntzarekin lotutako enplegua aurkitzea, ikasketak amaitutakoan.
Adierazlea kalkulatzeko, prestakuntzari lotutako enplegua seguru aski edo agian lortuko dutela uste dutenen ehunekoak hartu dira kontuan.
PLLIA = (A = Seguru aski bai edo Agian bai)
Etorkizunean, joan nahi ez badute ere, atzerrira lan egitera emigratu beharko dutela uste duten gazteen ehunekoa.
Gazte guztiei eginiko bi galderatan oinarrituta dago. Lehen galderan (A) inkestatuei galdetu zaie zein neurritan uste duten probablea dela (seguru aski bai, agian bai, ez duzu uste, seguruenik ez) etorkizunean atzerrira lan egitera joan behar izatea. Bigarrenean (B) persona berberei galdetu zaie zein neurritan joan nahi izango luketen atzerrira lanera (asko, nahikoa, gutxi, batere ez).
Adierazlea kalkulatzeko, seguru aski edo agian atzerrira joan beharko dutela baina joateko gogo gutxi edo batere ez dutela dioten lagunak bakarrik hartu dira kontuan.
DEBA = (A = Seguru aski bai edo Agian bai & B= Gogo gutxi edo Batere ez)
Emantzipazio-proiektuak urtebeteko epean gauzatzerik izango ez dutela uste duten gazteen ehunekoa, gurasoen etxetik atera nahi izan arren horretarako aukerarik ikusten ez dutelako, edo, bestela, emantzipatuta egon arren gogoz kontra gurasoen etxera itzuli beharko dutela uste dutelako.
Adierazlea lau galderatan oinarritzen da. Lehen bi galderak gazte ez emantzipatuei egin zaizkie; hirugarrena eta laugarrena, aldiz, gazte emantzipatuei.
Lehen galderan (A) gazte ez emantzipatuei eskatu zaie adieraz dezatela zein neurritan uste duten probablea dela (seguru aski bai, agian bai, ez duzu uste, seguruenik ez) urtebetean emantzipatzea, eta bigarrenean (B), zein neurritan nahi duten emantzipatu (asko, nahikoa, gutxi, batere ez). Hirugarren galderan (C), gazte emantzipatuei eskatu zaie adieraz dezatela zein neurritan uste duten probablea dela (seguru aski bai, agian bai, ez duzu uste, seguruenik ez) urtebetean gurasoekin bizitzera itzuli behar izatea, eta laugarrenean (D) zein neurritan (asko, nahikoa, gutxi, batere ez) nahi duten gurasoekin bizitzera bueltatu.
Adierazlea kalkulatzeko, kontuan hartu da, emantzipatu gabeko gazteen artean, urtebeteko epean euren kabuz bizitzea ez dela probablea uste dutenen ehunekoa, nahiz eta emantzipatzeko gogoa izan. Era berean, kontuan hartu da, emantzipatutako gazteen artean, urtebeteko epean seguru aski edo agian gurasoen etxera bueltatu behar izango dutenen ehunekoa, horretarako gogo gutxi edo batere ez izan arren.
EZA = (A = Ez duzu uste edo Seguruenik ez & B = Asko edo Nahikoa) + (C = Seguru aski bai edo Agian bai & D = Gutxi edo Batere ez)
Seme-alabarik ez duten pertsonen artean, seme-alabak izatea gustatuko litzaiekeela, baina nahi duten adinean ez dituztela izango uste duten gazteen ehunekoa.
Adierazlea bi galderatan oinarrituta egiten da, seme-alabarik ez duten gazteei zuzenduta. Lehenengoa, etorkizunean seme-alabak izateko nahiari buruzkoa da, eta bigarrena, nahi duten adinarekin hori gertatzeko probabilitateari buruzkoa.
Adierazlea kalkulatzeko, seme-alabarik ez duten baina etorkizunean seme-alabak izatea gustatuko litzaiekeen baina nahi den adinarekin hori gertatzea oso edo nahiko gertagarritzat jotzen ez dutenen ehunekoak hautatzen dira.
AAAI = (A = Asko edo Nahiko & B = Gutxi edo batere aukerarik ez)
Batez besteko puntuazioa, 0tik 100era bitarteko eskalan, bost urteko epean norberaren, gazteen eta Euskadiren egoerak izango duen bilakaerari dagokionez.
Adierazlea hiru galderatan oinarritzen da. Lehen galderan (A), bost urteko epean egoera pertsonala hobetuko dela, bere horretan geratuko dela edo okertuko dela uste duten galdetu zaie inkestatuei. Bigarrenean (B), Euskadiko gazteen egoera hobetuko dela, bere horretan geratuko dela edo okertuko dela uste duten galdetu zaie. Eta hirugarrenean (C) Euskadiko egoera orokorra hobetuko dela, bere horretan geratuko dela edo okertuko dela uste duten galdetu zaie.
Adierazlea kalkulatzeko, galdera bakoitzean, kenketa egin da egoera hobetuko dela uste dutenen eta okertuko dela uste dutenen ehunekoen artean. Ez dira kontuan hartu egoerak berdin jarraituko duela diotenen ehunekoak, ezta erantzunik eman ez dutenenak ere.
- NORBERAREN EGOERARI BURUZKO AURREIKUSPENA (NEA) = (% Hobetuko da - % Okertuko da) A galderan
- GAZTEEN EGOERARI BURUZKO AURREIKUSPENA (GEA) = (% Hobetuko da - % Okertuko da) B galderan
- EUSKADIREN EGOERARI BURUZKO AURREIKUSPENA (EEA) = (% Hobetuko da - % Okertuko da) C galderan
Ondoren, kendura bakoitzari 100 gehitu zaio, zenbaki negatiboak ekiditeko, hau da, NEA+100, GEA+100 eta EEA+100.
Adierazle partzial hauen balioa 0 eta 200 artekoa da. 100etik beherako balioek aurreikuspen ezkorrak adierazten dituzte; 100etik gorakoek, aurreikuspen baikorrak.
Azkenik, aurreko hiru adierazle partzialen batez besteko aritmetikoa kalkulatu da. Emaitza zati bi egin da, 0-100 eskalara egokitze aldera.
EKI = ([ (NEA+100) + (GEA +100) + (EEA + 100)] / 3) / 2
Estatistika Organoak hainbat aukera ematen dizkizu harekin harremanetan jartzeko. Edozein kontsultarako zure esanetara egongo gara:
![]() |
Honako telefono-zenbaki honetan: 945 01 93 58 Honako fax-zenbaki honetan: 945 01 94 51 |
![]() |
Honako helbide elektroniko honetan:estadistica.bjrd@euskadi.eus |
![]() |
Bulegoak: Eusko Jaurlaritza |
![]() |
Kexak edo iradokizunak Kexa edo iradokizunak posta elektronikoz igor detzakegu (estadistica.bjrd@euskadi.eus), edo posta erabilita: Eusko Jaurlaritza. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila. Estatistika Organo Espezifikoa Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz |
Azken aldaketako data:


