Atzoko, gaurko eta biharko irakasleei aitortza

Zein irakasle datorkizu gogora zure eskola ibilbidea errepasatzen duzunean? Galdera horixe egin diegu sei persona oso ezaguni: Anne Igartiburu aurkezlea, Pedro Miguel Etxenike fisikaria, Toti Martínez de Lezea idazlea, Axi Muniain surflaria, Africa Baeta kazetaria eta Andoni Luis Aduriz sukaldaria horretaz ari zaizkigu bideo hauetan.

Haurtzaroan edo nerabezaroan irakasleren batek utzi zien arrasto sakona kontatzen dute bideoetan, maitasunez eta esker onez beteriko hitzez. Urtetan atzera egin, eskola garairaino, eta irakasle haiek transmititu zizkieten balioen testigantza ematen digute, eta bizitzan zehar lagun izan dituzten irakaspen baliotsuak gogoratzen. Oraindik ahaztu ez duten irakasle hark nola lagundu zien barnean zekarten ahalmen guztia estimatzen eta ateratzen ere azalduko digute.

Kanpaina honek, era berean, herritar guztiei gonbita egin nahi die, une batez ariketa hori bera egin dezaten, familian edo lagunartean, gogora ekarriz zein irakaslek markatu zuen norbera modu positiboan. Azken batean, Euskal Hezkuntza Sistemako irakasleen lana aitortu eta balioestea da helburua.