Artzentaleseko eta Sopuertako (Bizkaia) udal-mugarteetan, 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Arcentales-Beci, cto. 1» eta «Sopuerta-Alen, cto. 3» lineak lotzen dituena.
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta lege-testu hauetan xedatutakoarekin bat: testu horretako azken xedapenetako lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA), jendaurrean jartzen da jarduera hau.
IRAGARKIA, 2019ko uztailaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako linea berri honetarako proiektua: Artzentaleseko eta Sopuertako (Bizkaia) udal-mugarteetan, 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Arcentales-Beci, cto. 1» eta «Sopuerta-Alen, cto. 3» lineak lotzen dituena.
Azken aldaketako data:
