Artisau Elikagaigintza
Euskadiko Elikagaien artisau-ekoizpenari buruzko, uztailaren 3ko 126/2012 Dekretuaren xedea da, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpena arautzea, babestutako ekoizpenen definizioari, bete beharreko higiene- eta osasun-baldintzei, identifikatuko duen kalitate-ikurrari eta bai ikurren bai Artisau Ekoizleen Erregistroa kudeatzeko antolaketa-neurrien kudeaketa eta kontrolerako sistemari dagokienez.
Dekretu hau nekazaritza-ustiapenari lotutako eta Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako eta/edo landutako elikagaien artisau-ekoizpenari aplikatzekoa da, hau da, nekazaritzako produktuak manipulatzeko eta eraldatzeko jarduerari, nekazariek eta abeltzainek egindakoa, beren ustiategietan lortutako lehengai nagusietatik abiatuta.
Beraz, artisau-produktuak, norberaren nekazaritza-ustiategian jarduera bakoitzerako arau teknikoan onartutako lantze-prozesuak errespetatuz lortutako lehengai nagusietatik ateratako produktuak dira.
Artisau Elikagaigintza-Artesanía Alimentaria kalitate-ikurra sortzen da artisau-elikagaiei balio erantsia emateko xedearekin.
Soil-soilik 126/2012 Dekretuan eta elikagaigintzako artisau-produktu bakoitzerako onartutako arau teknikoetan xedatutakoa betetzen duten eta Artisau Ekoizleen Erregistroan dauden elikagaigintzako artisau-ekoizleek erabili ahal izango dituzte Artisau-elikagaigintza-Artesanía Alimentaria kalitate-ikurra.
Artisau-elikagaigintza kalitate-ikurra erabili dezaketen elikagaigintzako artisau jarduerak honako hauek dira:
- Esnea eta esnekiak lortzea eta prestatzea
- Haragia eta haragikiak prestatzea
- Ardoa, ozpina, edari biziak, patxarana eta sagardoa egitea
- Landare, fruitu, barazki, perretxiko, onddo, zuku eta marmeladen kontserbak egitea
- Eztia eta erlezaintza-produktuak manipulatzea eta egitea
- Oliba-olioa prestatzea
- Arrautza freskoak sailkatzea, ontziratzea eta markatzea
Azken aldaketako data: