Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskadiko hirigintza-diseinua eta arkitektura sustatu eta zabaltzeko laguntzak

Deskribapena


Xedea

Euskadiko hirigintza-diseinua eta arkitektura sustatu eta zabaltzeko laguntzak.  Horren barruan, arkitektura-balioa handia duten eraikuntzak edo hiriguneak daude. Betiere,  Mugak - Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak ezarritako hausnarketa, elkarrizketa eta eztabaidarako eremuen baitan gauzatuko da.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000,00 EUROS

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontuko diru-hornidura 250.000,00 eurokoa izango da guztira. Zenbateko hori honela banakatzen da lerro bakoitzaren arabera:

  • I. lerrorako: Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-diseinuari eta arkitektura garaikideari buruzko aldi baterako dibulgazio-erakusketetarako eta horiei loturiko alokairuetarako: 165.000 euro gehienez.

  • II. lerrorako: Jardunaldi, mintegi, hitzaldi, mahai-inguru, lantegi eta workshop-etarako eta horiei loturiko alokairuetarako: 25.000 euro gehienez.

  • III. lerrorako: Argitalpen, dokumental eta tresna informatikoetarako eta horiei loturiko alokairuetarako: 60.000 euro gehienez.

 

Ordainketa-modua:

  • Berariazko ukorik gabe igarotzen bada Agindu honen 17.a) artikuluan ezartzen den epea, igorpen bat egingo da, aurretiko ordainketa modura, emandako diru-laguntzaren % 5eko zenbatekoan. Hasieran abonatzen den ehuneko horren jarduketa justifikatzeko, laguntzaren gainerako ordainketak jasotzeko aurkezten den lehenengo txostenean gaineratu beharko da justifikazioa.

  • Esleitutako zenbatekoaren zati bat gordeko da (diru-laguntzaren % 30, hain zuzen ere), eta MUGAK – Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren II. edizioa inauguratzean igorriko zaio erakunde onuradunari (aurreikusten denez, 2019ko udazkenean egingo da). Ondorio horietarako, pertsona onuradunak 2019ko irailaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dizkio laguntzen organo kudeatzaileari justifikazio-dokumentazioa eta proiektua, onar ditzan.

  • Esleitutako zenbatekoaren zati bat gordeko da (diru-laguntzaren % 10, hain zuzen ere), eta laguntzaren xede den jarduera benetan egin dela eta adierazi den kostua izan duela egiaztatzen denean igorriko zaio erakunde onuradunari.

  • Txostenak aurkeztu ondoren abonatuko da gainerakoa, proposatutako lan-planetan aurkeztu diren mugarriekin bat eginez. Bada, justifikatzen den gastuaren zenbatekoari esleitu den diru-laguntzaren ehuneko egokia aplikatuta eta aurretik abonatutakoa kenduta kalkulatuko da zenbatekoa, diruz lagundutako jarduerarako onartu den eta laguntza kalkulatzeko balio izan duen aurrekontuaren barruan. 

 Ildoetako egiaztagiri guztiak aurkezteko azken eguna 2019ko abanduaren 30a izango da

Nori dago zuzenduta


Fundazioak

Eskakizunak:

  • Bete egin du urteko kontuak aurkezteko betebeharra eta bere estatutuak egokitu ditu EAEko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legeak ezarritakora, Lehenengo Xedapen Iragankorrak xedatutakoarekin bat.

Profesionalen elkargoak

Kluster elkarteak eta elkarteak

Eskakizunak:

  • Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskripziorako administrazio-prozedura etetea ez egotea, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
  • Ez egotea Elkartze Eskubidea Arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. ataletan aurreikusitako debeku-arrazoietan.

Pertsona juridikoak gabe animatzen dut irabaziko

Betekizunak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
  • Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea

  • Erakunde eskatzaileak ez du jaso abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzarik, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan.
  • Erakunde eskatzaileak abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzak jaso ditu, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan.

  • Ez dago Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan azaltzen den onuraduna izateko debekuren baten eraginpean.

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Azaltzen duena diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketa eguneratuta dagoela.
  • Beren jarduera hirigintza-diseinuaren eta arkitektura garaikidearen eremuan garatzen duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako fundazioak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Etxebizitza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Izapidetze elektronikoaren prozesuarekin lotutako kontsultak:

Telefono-zenbakia: 012 Zerbitzua: CAU Zerbitzu elektronikoak

Kodea

1078301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk