Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean gatazka sustatzea.
Deskribapena
Estatuko zergen administrazioaren eta foru aldundien artean edo, bestela, foru aldundien eta edozein AEko administrazioren artean sortzen diren tributuei buruzko gatazkak eztabaidatu eta ebazten ditu Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak.
Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean prozedura
Prozedura honela hasten da: Estatuko Administrazioak, foru-aldundiek, autonomiaerkidego batek edo Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak gatazkaren edo desadostasunen bat Arbitraje Batzordean aurkezten duenean edo zergapekoak eskatzen duenean.
Arbitraje Batzordeak zuzenbidearen arabera ebatziko ditu espediente bakoitzak agerian jartzen dituen auzi guztiak, betearazpen-formulak barne direla, berdin da auzi horiek gatazkako alderdiek edo interesdunek aurkeztutakoak diren edo ez; eta ebazpenetan ekonomia, bizkortasun eta efikazia printzipioen arabera jardungo du. Arbitraje Batzorde horrek hartutako erabakiei, betearaztekoak badira ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino ezin izango zaie aurkeztu Auzitegi Goreneko arlo horretako salan.
Ez da inola ere aurkeztu ahal izango gatazkarik justizia-epaitegien aldetik jada ebatzita dauden edo oraindik ebazteke dauden gaiei buruz.
Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean prozedura-motak
Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren IV. Kapituluan araututako prozedura arruntaz gain, erregelamendu horretako V. Kapituluan aipatutako hurrengo prozedura berezi hauek aurreikusi dira:
- Prozedura laburtua (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 20. Artikulua)
- Ebazpen irmo horren ondorioak zabaltzea (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 21. Artikulua)
- Betearazte-intzidentea (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 22. Artikulua)
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Kodea(k)
Prozedura arrunta
Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren IV Kapituluan araututako prozedura da.
Nork plantea dezake gatazka bat Arbitraje Batzordean prozedura honen bidez?
- Estatuko Administrazioak (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 10. Artikulua)
- Foru-aldundiek (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 11. Artikulua)
- Edozein autonomia-erkidegotako administrazioak (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 12. Artikulua)
- Zergapekoak (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 13.5. Artikulua)
Oro har, prozedura izapidetze elektronikoaren modalitatean hasi behar da. Salbuespenez, Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 13.5 artikuluan araututako kasuan soilik, zergapekoa pertsona fisikoa denean, izapidetze elektronikoa ez beste modalitate bat aukeratu ahal izango da, salbu eta ordezkari bidez jarduten badu eta ordezkari hori behartuta badago administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkaritza behar bezala egiaztatu beharko da.
Prozedura gatazka arruntaren planteamendua aurkezteko ezarritako formularioa betez hasi beharko da.
- Egiazta ezazu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.
- Sartu izapidetze elektronikoaren aplikaziora, botoiaren bidez.
- Prestatu dokumentazioa, formatu digitalean.
- Bete formularioak.
- Hurrengo izapideak eta espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta atalaren bidez egin behar dira.
Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 13.5 artikuluak arautzen duen salbuespenaren kasuan, zergapekoa pertsona fisikoa denean izapidetze elektronikoaren ordez beste izapidetze-modalitateren bat aukeratu ahal izango du. (Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkaritza
behar bezala egiaztatu beharko da.)
Kasu horretan, Arbitraje Batzordeari bidali ahal izango dio 13.5 artikuluan aipatzen den komunikazioa, eta, horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako edozein baliatu ahalko du.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Izapidetze ez-elektronikoa aukeratzen duten pertsona fisikoei gomendatzen zaie Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko Idazkaritzarekin harremanetan jartzeko, izapidetze-aukera horri buruzko orientazio pertsonalizatua jasotzeko.
Kontaktua:
- Egoitza: Gaztelako Atea kalea, 15
01007 Vitoria-Gasteiz - Telefonoa: 945 018 125
- E-posta: arbitraje-concierto@euskadi.eus
Ondorioak zabaltzea
Ondorioak zabaltzeko eskaera, gatazka Arbitraje Batzordean aurkezten den unean
Gatazka planteatzean, gatazkaren alderdietako bat bazara, eska dezakezu gatazka bidera dadin Arbitraje Batzordearen ebazpen irmo baten ondorioak zabaltzeko prozedura bereziaren bitartez, baldin eta auzi horren muinean dagoen kasuaren oinarria jada ebatzita badago beste auzi batean emandako ebazpen irmo horren bidez. Horretarako, gatazka planteatzeko formularioa betetzerakoan, erantsi beharreko dokumentazioaren artean, gehitu ezazu dokumentu bat ondorioak zabaldu daitezen eskatzeko, eta han identifika ezazu aipaturiko ebazpen irmo hori.
Ondorioak zabaltzeko eskaera espediente bat izapidetzen ari denean, behin gatazka Arbitraje Batzordean planteatu ondoren
Arbitraje Batzordean gatazka bat planteatzearen ondorioz espediente bat ireki ondoren, Nire karpeta atalaren bidez egingo da izapidetzearen jarraipena eta espediente horren egoeraren segimendua. Espedientea izapidetu bitartean eta ebatzi arte, «Nire karpeta» ataletik, «Ondorioak zabaltzea» botoia egongo da eskuragarri. Botoi hori klikatuz gero, formulario espezifiko bat irekiko da, eta hura betez gero aukera ematen du Arbitraje Batzordearen ebazpen irmo baten ondorioak zabaldu daitezen eskatzeko, baldin eta auzi horren muinean dagoen kasuaren oinarria jada ebatzita badago beste auzi batean emandako ebazpen irmo horren bidez.
Izapidetze ez-elektronikoaren modalitate bat aukeratu bada, Arbitraje Batzordearen aurrean gatazka planteatzeko espediente bat izapidetzean ondorioak zabaltzeko egiten den eskaera Arbitraje Batzordeari berari zuzendu beharko zaio, eta, horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako edozein baliatu ahalko da. Kasu horretan, izapidetze ez-elektronikoa aukeratzen duten pertsona fisikoei gomendatzen zaie Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko Idazkaritzarekin harremanetan jartzeko, izapidetze-aukera horri buruzko orientazio pertsonalizatua jasotzeko.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Prozedura laburtua
Prozedura laburtua prozedura berezi bat da, Ekonomia Itunaren 47. artikuluko b) letrako eta 3. apartatuko kasuetan aplikatzen dena eta Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 20. artikuluan arautzen dena.
Nork plantea dezake gatazka bat Arbitraje Batzordean prozedura honen bidez?
- Estatuko Administrazioak (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 10.1.f eta 10.2 artikuluak)
- Foru Aldundiek (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 11. artikuluaren f eta g letrak)
- Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak, zeina Ekonomia Itunaren III. kapituluko 2. atalean arautzen baita (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 14. artikulua).
Gatazka laburtuaren planteamendua aurkezteko ezarritako formularioa betez hasi beharko da.
- Egiazta ezazu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.
- Sartu izapidetze elektronikoaren aplikaziora, botoiaren bidez.
- Prestatu dokumentazioa, formatu digitalean.
- Bete formularioak.
- Hurrengo izapideak eta espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta atalaren bidez egin behar dira.
Ondorioak zabaltzea
Ondorioak zabaltzeko eskaera, gatazka Arbitraje Batzordean aurkezten den unean
Gatazka planteatzean, gatazkaren alderdietako bat bazara, eska dezakezu gatazka bidera dadin Arbitraje Batzordearen ebazpen irmo baten ondorioak zabaltzeko prozedura bereziaren bitartez, baldin eta auzi horren muinean dagoen kasuaren oinarria jada ebatzita badago beste auzi batean emandako ebazpen irmo horren bidez. Horretarako, gatazka planteatzeko formularioa betetzerakoan, erantsi beharreko dokumentazioaren artean, gehitu ezazu dokumentu bat ondorioak zabaldu daitezen eskatzeko, eta han identifika ezazu aipaturiko ebazpen irmo hori.
Ondorioak zabaltzeko eskaera espediente bat izapidetzen ari denean, behin gatazka Arbitraje Batzordean planteatu ondoren
Arbitraje Batzordean gatazka bat planteatzearen ondorioz espediente bat ireki ondoren, Nire karpeta. atalaren bidez egingo da izapidetzearen jarraipena eta espediente horren egoeraren segimendua. Espedientea izapidetu bitartean eta ebatzi arte, «Nire karpeta» ataletik, «Ondorioak zabaltzea» botoia egongo da eskuragarri. Botoi hori klikatuz gero, formulario espezifiko bat irekiko da, eta hura betez gero aukera ematen du Arbitraje Batzordearen ebazpen irmo baten ondorioak zabaldu daitezen eskatzeko, baldin eta auzi horren muinean dagoen kasuaren oinarria jada ebatzita badago beste auzi batean emandako ebazpen irmo horren bidez
Izapidetze ez-elektronikoaren modalitate bat aukeratu bada, Arbitraje Batzordearen aurrean gatazka planteatzeko espediente bat izapidetzean ondorioak zabaltzeko egiten den eskaera Arbitraje Batzordeari berari zuzendu beharko zaio, eta, horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako edozein baliatu ahalko da. Kasu horretan, izapidetze ez-elektronikoa aukeratzen duten pertsona fisikoei gomendatzen zaie Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko Idazkaritzarekin harremanetan jartzeko, izapidetze-aukera horri buruzko orientazio pertsonalizatua jasotzeko.
Ondorioak zabaltzea
Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 21. artikuluan araututako prozedura berezia da.
Gatazka bat Arbitraje Batzordeari aurkeztean —dela prozedura arruntaren modalitaten formulatuta (Ikusi "ondorioak zabaltzea" berariazko atala, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen prozedura arruntari buruzko informazioan), dela prozedura laburtuaren bidez (Ikusi "ondorioak zabaltzea" berariazko atala, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen prozedura laburtuari buruzko informazioan)—, edo gatazka hori izapidetzen ari den edozein unetan, gatazkaren alderdietako bat bazara, eska dezakezu gatazka bidera dadin Arbitraje Batzordearen ebazpen irmo baten ondorioak zabaltzeko prozedura bereziaren bitartez, baldin eta auzi horren muinean dagoen kasuaren oinarria jada ebatzita badago beste auzi batean emandako ebazpen irmo horren bidez.
Nork plantea dezake ebazpen irmoaren ondorioak zabaltzeko eskaera?
- Ekonomia Itunean ezarritako Arbitraje Batzordean dagoen gatazka batean alderdi direnek, baldin eta auzi horren muinean dagoen kasuaren oinarria jada ebatzita badago beste auzi batean Arbitraje Batzordeak emandako ebazpen irmo batez.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Betearazte-intzidentea
Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 22. artikuluan araututako prozedura berezia da.
Betearazte-intzidentearen bidez, Arbitraje Batzordearen prozedura batean alderdi izan denak Arbitraje Batzordearen ebazpena betearazteko neurriak eskatu ahalko ditu baldin eta ukitutako administrazioak ez badu ebazpena bere horretan betearazi.
Oro har, prozedura izapidetze elektronikoaren modalitatean hasi behar da, formulario espezifikoa betez. Salbuespenez, prozedura eskatzen duena pertsona fisikoa denean, izapidetze elektronikoa ez beste modalitate bat aukeratu ahal izango da, salbu eta ordezkari bidez jarduten badu eta ordezkari hori behartuta badago administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkaritza behar bezala egiaztatu beharko da.
Prozeduraren hasieran, betearazte-intzidentearen eskaera aurkezteko formularioa bete behar da (Arbitraje Batzordearen ebazpena betearazteko neurriak eskatzea, ukitutako administrazioak ebazpena bere horretan betearazi ez duenean).
- Egiazta ezazu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.
- Sartu izapidetze elektronikoaren aplikaziora, botoiaren bidez.
- Prestatu dokumentazioa, formatu digitalean.
- Bete formularioak.
- Hurrengo izapideak eta espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta.
Izapidetze ez-elektronikoaren modalitatea aukeratuz gero, Arbitraje Batzordearen Ebazpena betearazteko neurriak hartzeko eskaera, zeinean ebazpenaren eta erreferentziazko espedientearen identifikazio-zenbakiak adieraziko baitira, Arbitraje Batzordeari berari zuzendu beharko zaio, eta, horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako edozein baliatu ahalko da.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Bestelako izapideak
Oro har, atal honetan sartzen diren izapideak izapidetze elektronikoaren modalitatean egin behar dira. Horretarako, Nire karpeta atalean eskura dauden formulario espezifikoak bete behar dira. Salbuespenez, izapideak eskatzen dituena pertsona fisikoa denean, izapidetze elektronikoa ez beste modalitate bat aukeratu ahal izango da, salbu eta ordezkari bidez jarduten badu eta ordezkari hori behartuta badago administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Izapidetze ez-elektronikoaren modalitatea aukeratuz gero, izapideak Arbitraje Batzordeari berari zuzendu beharko zaizkio, eta, horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako edozein baliatu ahalko da. Kasu horretan, izapidetze ez-elektronikoa aukeratzen duten pertsona fisikoei gomendatzen zaie Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko Idazkaritzarekin harremanetan jartzeko, izapidetze-aukera horri buruzko orientazio pertsonalizatua jasotzeko.
Espedientea izapidetzen ari den bitartean, edozein unetan izango duzu eskaeran atzera egiteko eskubidea. Atzera egin arren, zu babesten zaituzten eskubideak indarrean izango dituzu, eta beste prozedura batean baliatu ahal izango dituzu.
Atzera egin nahi baduzu, bete ezazu Nire karpeta atalean eskura dagoen formularioa.
Espedientea izapidetzen ari den bitartean, edozein unetan uko egin diezaiokezu prozeduran alderdi izateko eskubideari. Uko egiten baduzu, zu babesten zaituzten eskubideak galduko dituzu.
Uko egin nahi baduzu, bete ezazu Nire karpeta atalean eskura dagoen formularioa.
Amore eman nahi baduzu, bete ezazu Nire karpeta atalean eskura dagoen formularioa.
Prozeduran finkatutako epeak luzatzeko interesik izanez gero, eskaera-idazki bat bidali beharko diozu Arbitraje Batzordeari, Nire karpeta ataleko Dokumentuak aurkeztea aukeraren bitartez.
Beharrezkotzat jotzen dituzun dokumentuak aurkez ditzakezu, nahiz eta Arbitraje Batzordeak ez eskatu.
Dokumentuak aurkeztu nahi badituzu, erabil ezazu Nire karpeta atalean eskura dagoen formularioa.
Prozeduran jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak alda daitezen eskatzeko, eskaera-idazki bat bidali beharko diozu Arbitraje Batzordeari, Nire karpeta ataleko «Dokumentuak aurkeztea» aukeraren bitartez.
Espedientea izapidetzen ari den bitartean, edozein unetan alda ditzakezu jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta izapidetze-bidea.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Errekurtsoak
Arbitraje Batzordeak hartutako ebazpenei, betetze-indarrekoak badira ere, administrazio-auzigaietako errekurtsoa baino ezin izango zaie aurkeztu, Auzitegi Goreneko arlo horretako salan.
Errekurtsoa aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, Ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.