Ekonomia eta Ogasun Saila

Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean gatazka sustatzea

Deskribapena


Estatuko zergen administrazioaren eta foru aldundien artean edo, bestela, foru aldundien eta edozein AEko administrazioren artean sortzen diren tributuei buruzko gatazkak eztabaidatu eta ebazten ditu Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeak.


Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean prozedura

Prozedura honela hasten da: Estatuko Administrazioak, foru-aldundiek, autonomiaerkidego batek edo Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak gatazkaren edo desadostasunen bat Arbitraje Batzordean aurkezten duenean edo zergapekoak eskatzen duenean.

Arbitraje Batzordeak zuzenbidearen arabera ebatziko ditu espediente bakoitzak agerian jartzen dituen auzi guztiak, betearazpen-formulak barne direla, berdin da auzi horiek gatazkako alderdiek edo interesdunek aurkeztutakoak diren edo ez; eta ebazpenetan ekonomia, bizkortasun eta efikazia printzipioen arabera jardungo du. Arbitraje Batzorde horrek hartutako erabakiei, betearaztekoak badira ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino ezin izango zaie aurkeztu Auzitegi Goreneko arlo horretako salan.

Ez da inola ere aurkeztu ahal izango gatazkarik justizia-epaitegien aldetik jada ebatzita dauden edo oraindik ebazteke dauden gaiei buruz.


Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean prozedura-motak

Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren IV. Kapituluan araututako prozedura arruntaz gain, erregelamendu horretako V. Kapituluan aipatutako hurrengo prozedura berezi hauek aurreikusi dira:

  • Prozedura laburtua (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 20. Artikulua)
  • Ebazpen irmo horren ondorioak zabaltzea (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 21. Artikulua)
  • Betearazte-intzidentea (Arbitraje Batzordearen Erregelamenduaren 22. Artikulua)

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

Tramitazioaren arabera informazioa


Abenduaren 28ko 1760/2007 Errege Dekretuaren bidez onartutako Arbitraje Batzordearen Erregelamenduko 7. artikuluak ezartzen duenez, Idazkaritza-eginkizunak txandaka eta hiru urtez dagozkio Estatuko Administrazioaren zerbitzuko pertsona bati edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko edo Foru Aldundietako pertsona bati.

2023ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko Idazkaritzan aldaketa egon da eta Estatuko Administrazioaren zerbitzura dagoen pertsona batek beteko ditu bere eginkizunak. Horregatik, prozedurak Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean izapidetzeko, pertsona edo erakunde interesdunek esteka honetara jo beharko dute:

https://sedeminhap.gob.es/eu-ES/Organos/JACEPV/Paginas/default.aspx