Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partzialaren berrikuspenean parte hartzeko prozesua

Abian da prozesua. Parte hartu!

postontzi irekia

formularioa

Zer da Lurralde Plan Partziala (LPP) eta zergatik
berrikusten da Araba Erdialdekoa?

Lurralde Plan Partziala (LPP) zer den ondo ulertu ahal izateko, aurrez bi kontzeptu argitu beharko lirateke: Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) eta Lurralde Plan Sektorialak (LPS).

+ Zer dira LAGak?
LAGak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-estrategia definitzen duen erregelamendua.


Erregelamendu horren bidez, besteak beste, honako hauek zehazten dira: natura-eremuen babesa, bizitegi- edo industria-eremu handien kokapena, azpiegitura handi batzuen gutxi
gorabeherako trazadura (bideak, errepideak, trenbideak, portuak, aireportuak), baita, ordea, eta oro har, politika publikoen zuzendaritza landaeremuetan eta hiri-eremuetan, eta
natura-baliabideen kudeaketa ere.


+ Zer dira LPSak?
LPSak, Lurralde Plan Sektorialak, LAGak garatzeko landutako planak dira, eta gai jakin bat zehatzago definitzeko erabiltzen dira.


Nekazaritzako eta basogintzako planak, ibaiak eta errekak antolatzekoak, energiakoak, ekonomia-jardueretarako,
hondakinen azpiegituretarako, bizikleta-bideetarako, errepideetarako, portuetarako eta bestelakoetarako
lurzorua sortzeko plan publikoak egon daitezke.


+ Eta orain bai... Zer da Lurralde Plan Partzial bat (LPP)?
Lurralde Plan Partziala (LPP) eremu geografiko zehatz baten edo eremu funtzional baten lurralde-garapenaren bidea definitzen duen dokumentua da; kasu honetan, Araba Erdialdeari dagokiona. LPPak Euskal Autonomia Erkidegoko LAGean eta LPSetan xedatutakoa zehaztu eta zabaldu behar du, eta udalaz gaindiko gida izan behar du udal bakoitzak idatziko dituen Hiri
Antolamenduko Plan Orokorrak (HAPO) idazteko.


+ Zergatik berrikusten da Araba Erdialdeko LPPa?
Gaur egun indarrean dagoen Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partziala 2004an onartu zen. Alabaina, ordutik Araba eta mundua aldatu egin dira, eta lurraldearen eta bertako biztanleen beharrak ere aldatu egin dira. LPPa berrikustea proposatu da Araba Erdialdearen garapenaren ikuspegia aldatzeko aukera emango duen agertoki berri bat izan dadin, horrela, kontzeptu eta balio berriak ahalbidetzeko. Azterketa horren helburua Araba Erdialdean bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea izango da.

PROPOSAMENA

LPPk Araba Erdialderako lurralde-eredu bat proposatzen du, non hiria hiri “mamitsuagoa” izango den eta landa lurra ere bai, bi errealitateak denboran oreka iraunkor berri batean berrelkartuz.

Proposatutako lurralde-eredu berria hiri-ekosistemen antolamendu-konplexutasuna eta landa-ekosistemen eta ekosistema naturalen konplexutasuna (biodibertsitatea + dibertsitate antropikoa) aldi berean areagotuko dituzten estrategietan oinarrituko litzateke, ezagutza-arloko ekonomia trinko batean.

Azken helburu hori lortzeko proposamenek autosufizientzia konektatuaren printzipioa errespetatzen dute, hau da, eremuko baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzea, kanpoarekiko mendekotasuna eta inpaktuak murrizteko.

Aurrerapenaren dokumentuak honako gai nagusi hauek proposatzen ditu:

Lurralde-osasunaren arloan, elkarri lotutako azpiegitura berde bat definitzen da, ekosistemen zerbitzuak zaindu eta indartuko dituena.
Kokaguneei dagokienez, lurzoru berrien okupazioaren muga batzuk zehazten dira, hiria berroneratzen eta eraikitako ondare guztia kargan jartzen laguntzeko.
Lurralde-funtzionamenduari dagokionez, mendekotasun energetikoa murrizteko> neurriak proposatzen dira, hala nola kontsumo txikiagoa (birgaitzeak eta mugikortasun induzitua murrizteak erraztuz) eta ekoizpen berriztagarriaren aldeko apustua (autokontsumoa, kooperatibak, parkeen kokapen mugatua,…).

Azken aldaketako data: