Ekonomia eta Ogasun Saila

Kronikoen Sarea: gaixotasun kroniko batekin bizi diren pertsona guztien euskal sarea da, hala gaixoena nola haien zaintzaileena.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Eusko Jaurlaritzak Kronikoen sarea izeneko aplikazioa jarri du gaixotasun kroniko batekin bizi diren pertsona guztien euskal sarea da, hala gaixoena nola haien zaintzaileena, erabiltzaileen, garatzaileen eta oro har komunitatearen eskura, “European Union Public Licence – EUPL” Europar Batasuneko lizentzia publikoaren mendean.

Kronikoen Sarea gaixotasun kroniko batekin bizi diren pertsona guztien euskal sarea da, hala gaixoena nola haien zaintzaileena. Gure sarea gaixoen beste komunitate batzuek ez bezala, Kronikoen Sarearen ustez garrantzitsuena ez da patologia, baizik eta pertsonak eta haien emozioak; hala, beraz, ahalik eta gehien indartu nahi ditu harremanak, emozio-arloko laguntza eta ezagutza partekatua.

Proiektu hau “Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia” ekimenaren barruan sartuta dago. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak bultzatutako proiektu honen xedea da gaixotasun kronikoak dituzten lagunen eta haien ingurune hurbilekoen (senideen, lagunen eta zaintzaileen) gaitasunak eta konfiantza indartzea.

Ekimen honen azken helburua da gaixo kronikoen bizitza-kalitatea hobetzea, eta, horretarako, motibazioaz baliatzea eta esperientzia bidezko ezagutza trukatzea, gaixotasunen ondoriozko zailtasunei aurre egite aldera.

Finantzatzen duen kontaktua:

Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila - Berrikuntza Ikerketa Osasuna B+I+O Eusko Fundazioa BIOEF bioef@bioef.org

Egilea:

Berrikuntza Ikerketa Osasuna B+I+O Eusko Fundazioa BIOEF bioef@bioef.org Tel.: 944538500

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.