Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Animalien esperimentazioan trebatzeko ziurtagiria

Nori eragiten dio trebakuntzak:

  • Esperimentatzeko eta beste helburu zientifiko batzuetarako (irakaskuntza barne) erabilitako, hazitako edo hornitutako animaliak erabiltzen dituzten langile guztiei.

Atzerriko trebakuntza aitortzea:

  • Europar Batasuneko estatu kideak: Beste estatu kide bateko agintari eskudunek eginkizunak betetzeko gaitasun ofiziala aitortzeak ondorioak izango ditu nazio-lurralde osoan.
  • Hirugarren Estatuak: Hirugarren Estatuetan lortutako trebakuntza aitortzeak bermatuko du aldez aurreko aitorpena Aginduan eskatutako betekizunen baliokideetan oinarritu dela gutxienez.

Oharra: Atzerrian egindako ikastaroek Aginduan araututakoen baliokideak izan behar dute. Ikastaro bat egitea ez da gaikuntzaren baliokidea, haren osagai bat baino ez da.

Trebakuntza-ziurtagiria lortzeko BALDINTZAK:

  • Animaliak zaintzeko eginkizunak betetzen dituzten langileak (a) Animalien eutanasia (b) edo Prozedurak egitea (c) funtzioetarako:

- Berariazko ikastaro bat egin behar dute, eta, ondoren, gainbegiratutako lan-aldi bat, zentro erabiltzaile, hornitzaile edo hazle batean. Zentro horretan, pertsonak bere eginkizunak beteko ditu, ikuskatzen duen funtzioan izendatutako eta gaitutako pertsonaren gainbegiradapean.

- Funtzio horietako bat lortzeko ez da aldez aurreko prestakuntza akademikorik behar.

  • Prozedurak diseinatzen dituzten langileak (d) eta Animalien ongizatearen gainbegiralea (e) funtzioetarako:

- Ikastaro espezifiko bat egin behar dute, aldez aurretik unibertsitate-titulu bat lortuta.

Eskatutako unibertsitate-tituluak:Lizentziatu, gradu, master, doktore edo baliokideen unibertsitate-titulua, Biologian (animalia), Medikuntzan, Albaitaritzan edo bere prestakuntza-programan Animalien Biologia eta Fisiologiari buruzko ikasketak jasotzen dituen beste edozein diziplinatan.

- Prozedurak diseinatzen dituzten langileak (d) funtzioa, gainera, aurrekoez bestelako lizentziatu, gradu, master edo unibertsitate-doktore titulua dutenek ere eskura dezakete, baldin eta ikasturtean Animalien Biologia eta Fisiologiaren oinarriei buruzko modulu gehigarri bat egiten badute, tartean dagoen espezieari edo espezie-taldeari zuzendua.

Oharra: Atzerriko tituluek homologatuta egon behar dute.

Trebakuntza eskatzeko aurkeztu beharreko DOKUMENTAZIOA:

  • NANaren kopia
  • Egindako ikastaroaren kopia PDF formatoan
  • a, b eta c funtzioak: Lantoki batean egindako gainbegiratutako lan-aldiaren ziurtagiria.
  • d, e eta f funtzioak: Unibertsitateko tituluaren kopia.

Harremanetarako posta elektronikoa: animalia-esp@euskadi.eus

Azken aldaketako data: