Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra (AIEO)

Maskotak edukitzea, babestea eta kontrolatzea arautzeko, hainbat arau eman dira urte hauetan zehar, hala nola animalien identifikazioari, animalien babesari, gida-txakurrei eta animaliak edukitzeko araudiari buruzkoak, bereziki arriskuko animaliei buruzkoak.

Aipatutako legeria guztia honako hauetan dago jasota: 9/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Etxeko Animaliak Babesteari buruzkoa, 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa, eta 44/2020 Dekretua, martxoaren 24koa, aurrekoaren aldatzea. Dekretu horrek, halaber, EAEko maskotak identifikatzeko erregistroaren funtzionamendua eta txakurren Kartilla Ofizialaren erabilera arautzen ditu.

Txakur, hudo eta etxeko katuak dituzten jaubeek mikrotxipekin identifikatuta eduki beharko dituzte. Albaitari ofizialek, foru- edo udal-albaitariek eta gaitutako eta AIEOn erroldatutako albaitari pribatuek mikrotxipa ezarri (lepoaren ezkerraldean) eta erregistratuko dituzte, animalia jaiotzen denetik bi hilabeteko epean edo erosten denetik zenbatzen hasita. Era berean, jabearen aldaketa, egoitza, galera, lapurreta eta abar AIEOri jakinaraziko zaizkio, legean eta dekretuan ezarritako epeetan. Animalien jabeen betebeharrak ere ezartzen dira, bai eta arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak eta baldintza berezienpean dauden txakurrak edukitzearekin zerikusia duen oro ere.

AIEO-ren datu basea

Txakurrak edukitzeko araudiaren helburuak eta praktika. Sustrai 80. zenbakia.

Azken aldaketako data: