Hezkuntza Saila

Amatasuna babestea

Haurdun dauden edo bularra ematen ari diren langile guztiei jakinarazi behar zaizkie beren lanpostuan dauden eta beren osasunean edo seme-alabarenean eragin negatiboa izan dezaketen arriskuak.

 Amatasuna eta edoskitzea lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko eta enpresak prebentzio-neurri egokiak abian jarri ahal izateko, haurdunaldiaren edo edoskitze naturalaren egoeraren berri eman behar zaio enpresari, ahal bezain laster, nahiz eta jakinarazpen hori borondatezkoa izan langilearentzat.

Jakinarazpena

Haurdunaldiaren edo edoskitze naturalaren jakinarazpena Langileen Departamentuari eta Prebentzio Zerbitzuari egin behar zaie.

 PERTSONALEKO DEPARTAMENTUARI JAKINARAZTEA

 Honela egiten da:

Hezigunea (leiho berri batean irekitzen da) (beste leiho batean irekiko da) - izapideak langileekin > Tramitagune - Administrazio-espedienteak > espediente berria irekitzea (egiaztatu datu pertsonalak) > lizentziak eta baimenak > haurdunaldi, erditze, adopzio eta harrerako lizentziak > Oharrak (idatzi): Haurdunaldiko lan-arriskuen balorazioa.

 Erantsi beharreko dokumentuak:

  • NANaren argazkia/eskanerra
  • Eskabidea (leiho berri batean irekitzen da) beteta eta sinatuta

 

PREBENTZIO-ZERBITZUARI JAKINARAZTEA

Lan egiten duzun lurralde historikoaren arabera, formulario hau bete behar duzu:

 Formularioan erantsi beharreko dokumentuak: