Altubeko ur-jauzia (1 Km)
Altubeko ur-jauzia Arabako Lurralde Historikoaren ipar-mendebaldean kokatzen da, Gorbeialdeko eskualdean, Altube inguruetan, Zuiako udalerrian. A-624 Altube errepidetik abia gaitezke.
Ibilbidearen nondik norakoak
A-624 Altube errepidetik abiatu eta autopista gaineko zubia zeharkatu ondoren, 700 bat metrotara Olabarrieta baserria topatuko dugu ezkerretara.
Inguruetan aparkaleku txiki bat dago eta bertatik basoan barneratzen den bidexkari ekingo diogu.
750 bat metrotan egingo dugu bidexkan aurrera, ibaia eskuinean utzita. Bidebanatzera heltzean, ibairaino jaisten den eskuineko bidezidorra hartuko dugu.
Aurrerantz ehun bat metro jarraitu ondoren, berriro ere eskuinera, ur-jauzira bideratuko gaituen beste bidezidor estu bat hartuko dugu.
Jaitsi
Azken aldaketako data:

